Lurraldebuseko DB02 lineak beste geldialdi bat egingo du Ermuan astelehenetik aurrera

14.07.23
El vehículo recoge pasajeros/as en la Avda. de Bizkaia
Abisuak eta matxurak
Gizartea
DB02 lineak Bizkaia Etorbidean Donostiara doazen bidaiariak hartzeaz gain Hoteko geltokian ere hartuko ditu eta, bueltan, Sallabenteko ikastetxearen parekoan utziko ditu

Gipuzkoako Foru Aldundiaren hiriarteko garraio publikoaren zerbitzuak -Lurraldebusek- eta, zehazkiago, DB02 lineak, Donostia hiriburua Zarautz, Elgoibar, Eibar eta Ermuarekin lotzen duenak, geldialdi berri bat egingo du herri horretan uztailaren 17tik aurrera.

Linea horrek zerbitzua emango du eta San Lorentzo auzo jendetsuan bidaiariak hartzeko eta uzteko geldituko da. Donostiarako norabidean, Gipuzkoa Etorbideko 56. zenbakian geldituko da (Hotelaren parean), eta kontrako norabidean, Bilborantz, auzoko 23. zenbakian, Sallabente ikastetxe publikoaren parean.

Erabakia Gipuzkoako Foru Aldundiaren eta Ermuko Udalaren arteko lankidetza instituzionalaren emaitza da. Udalak eskaera formala luzatu zuen auzuneko bizilagunen eskaria bere eginez, Ermuko Bizkaia Etorbideko geltokiraino, edo bestela, autobus linea hori hartzeko Eibarrera joan beharra ekiteko. Eskaera egin zuten auzokideek Gipuzkoako hiriburura joan-etorri behar izanen zuten gehienetan, osasunarekin loturiko gaietarako.

Lurraldebusen webguneak datozen egunetan jasoko eta jakinaraziko du hartutako erabakia eta aldaketa hori berrien atalean edota abisuen atalean.

Lotutako albisteak

Imagen
25.02.26
Indarkeriarik gabeko eta errespetuan oinarritutako jaien aldeko udal manifestua

Ermuko Udalbatzak Osoko Bilkuran testua aho batez onartu zuen bart iluntzean
Imagen
23.02.26
Ermuak etxebizitzen birgaitzea, alokairua eta eraginkortasun energetikoa bultzatuko ditu eskualdeko bulego ibiltariaren bidez

Herritarrek aholkularitza izango asteartero 8:15etik 12:15era Abiapuntu bulegoan; aldez aurretik hitzordua eskatu behar da
Imagen
23.02.26
Ikas ezazu lurrinak eta kosmetika naturaleko produktuak egiten

Gazteria Arloak doako gazte tailerra antolatu du. Izena emateak martxoaren 4ra arte zabalik