Martxoak 8: Emakume guztien alde

05.03.25
Berdintasuna
Erakundea
Gizartea
Larunbat eguerdiko 12etan elkarretaratzea eta Nazioarteko Egunaren inguruko ekintza ugari izango hilabete osoan zehar

Aste honetan ‘Emakumeen Nazioarteko Eguna’ izango da eta Ermuak M8a ospatzeko egitaraua prestatu du. Martxoak 8a, Emakume guztien eskubideak aldarrikatzeko jardunaldia da. Helburua gizartea sentsibilizatzea eta benetako genero-berdintasuna bultzatzea dira. Horrela, genero-desberdintasunak murrizteko eskatuko dugu beste behin. M8ak gogorarazten du, halaber, emakumeen aurkako indarkeriak, bereziki genero-indarkeria eta sexu-indarkeria, gizarte matxisten adierazpenik garratzena direla, izaera patriarkalak baitituzte.

Udalbatzak izan zuen azken osoko bilkuran Adierazpen Instituzionala onartu zuen. Berdintasun Sailak egitaraua prestatu du, hainbat jarduerarekin, eta herritarren urteroko kontzentraziorako deia egin du. Liburutegiak gomendatutako 'Irakurketa Gida' berria argitaratu du.

M8a ospakizun-eguna da, baita borroka-eguna ere

Astelehenetik hasita bi erakusketa tematiko ditugu. Lobianok ¡Cuando espabilamos! erakusketa hartuko du Ermuko Emakumea Sustatzeko Zentroaren historia iruditan. Doan bisitatu daiteke 9etatik 21etara astelehenetik ostiralera eta 9etatik 11etara larunbat eta igandeetan. Era berean, Emakumeen Topalekuak aurtengo edizioan M8ko Kartel Lehiaketara aurkeztutako lanak erakutsiko ditu.

Jabekuntza Eskolak, bestalde, martxorako eta apirilerako antolatutako tailerrekin aurrera jarraituko du. Kontsultatu proposamen bakoitzaren xehetasunak eta datak.

Gaur, "Altzoa, una mirada" dokumentala proiektatuko da eta, ondoren, Eibarko Alargunen Elkarteko Arrate Arancetarekin solasaldia izango da. 18:00etatik 20:30era izango da, Emakumearen Topagunean.

Bihar, osteguna, kafea eta tribial feministaren partida izango dira, 17:00etatik aurrera. Baita Emakumeen Topalekuan ere.

Ostiralean, ‘La reina del Arga’ antzezlana izango dugu Ermua Antzokian, 20:30etatik aurrera. Datorren asteko ostiralean, hilak 14, "Merino" musika taldearen emanaldia izango dugu Antzokian, 20:30ean.

Larunbatean, martxoak 8, eguerdiko 12etan, herritarren kontzentrazioa eta lore moreen banaketa izango da M8 plazan. Arratsalde-gau partean, udal eraikinak argi morez argiztatuko dira.

Azkenik, martxoaren 21ean, larunbata, ‘Entretejidas’ eta’ Zehar Errefuxiatuekin’ errezitaldi poetiko eszenikoa izango da Lobianon, 18:00etan.

Ermuko Koordinadora Feministaren deialdia eta programa

Bestalde, Ermuko Koordinadora Feministak ere ekitaldiak antolatu ditu martxoaren 8rako. 13:30ean brindis feminista ibiltaria iragarri du. 15:00etan bazkaria plazan. Parte hartzeko txartelak Herga, Torrekua eta Infreñun eskaintzen dira. 17:00etan ‘Iraiak’ kontzertu akustikoa eskainiko du eta 18:30ean manifestazioa hasiko da herriko kaleetatik zehar.

Dokumentuak

Lotutako albisteak

Imagen
27.02.26
Zaurgarritasun egoerak detektatzeko koordinatuko dira Udala eta farmaziak

Udalak eta Elkargo Ofizialak lankidetza-hitzarmena sinatu dute premia soziosanitarioak detekzioa sustatzeko, irizpideak adosteko eta topaguneak sortzeko
Imagen
27.02.26
Trafiko-kamerak, herrian segurtasuna hobetzeko eta gertaturiko gorabeherak argitzeko tresna

Trafiko-kamerei esker gertaerak argitu ahal izan dira, ikerketan lagungarri eta froga erabakigarriak eman dituzte gertakari zenbait argitzeko
Imagen
27.02.26
'Kakorratz-lanean eta solasean' jardueraren edizio berrirako izen-ematea zabalik

Martxoaren 12ra arte udal Liburutegian eta harremanetan jartzeko bere ohiko bideen bidez