Remigia Echarren ezagutzeko aukera, ‘La reina del Arga’ pertsonaiaren bidez

05.03.25
Imagen
Kultura eta Gazteria
Ermua Antzokia
FETEN 2022 saria jasotako antzezlana ikusgai Ermua Antzokian, ostiralean, 20:30ean

Ermua Antzokiak ‘La reina del Arga’ antzezlana eskainiko du aste honetan, ostiralean hain zuzen ere, 20:30ean. Estefanía de Paz Asín (Tefi de Paz) aktoreak idatzi eta zuzendutako lana da. Bertan 'La Remigia' -Remigia Echarren, Argako Erreginaren- abenturak jaso eta kontatzen dira. Remigia funanbulista ausarta, sortzailea eta, batez ere, emakumea izan zen, XIX. mendearen amaierako Iruñea nagusi zen gizonezkoen erresuma batean. Sarrerak 10€ balio du eta aldez aurretik eros dezakegu Lobiano Kulturgunean, Kutxabanken webgunean edo leihatilan, saioari hasiera eman arte.

‘La reina del Arga’ antzezlan onenaren saria jaso zuen 2022ko FETEN jaialdian (Haur eta familientzako Europako Arte Eszenikoen Azoka). Emanaldia "Martxoaren 8ko" jardueren programaren barruan dago.

Antzerki-ikuskizun dibertigarria, historikoa, hurbila, maitagarria... hainbat arte eta teknika uztartzen dituena, hala nola narrazioa, interpretazioa, objektuen antzerkia, ilusionismoa, arte plastikoak eta zirkua, espresuki sortutako musika eta soinuarekin, eta zuzeneko ahotsa duena. Pop up bidez sortutako eszena zabalgarriak, kartel argitsuak... Zirkuko arteen historiaz eta funanbulismoaz hitz egiten digun lan delikatua, Remigia Echarren ‘Argako erregina’rengana hurbiltzen gaituena. Bere garaira aurreratutako emakume bat, bere irudia eta bizitza ahantzita geratuko ziratekeena, ikusezin bihurtua korrontearen kontra, arruntetik eta ezarritakotik kanpo.

Estefania diziplina anitzeko artista da, zirkuan, antzerkian, dantzan eta ahotsean trebatua dagoena. Lurralde nazionaleko eszenatoki onenetan interpretatzen egondakoa da . Horrez gain, sustatzailea, parte-hartzaile aktiboa, antzezlea eta abeslaria da kaleko eta aretoko ikuskizun ugaritan. Estefania animalia eszenikoa da. Goza dezagun!

Lotutako albisteak

Imagen
11.06.25
Musika eta festa nagusi asteburu honetan Ongarain

Auzoko jaiak ospatuko dira ostiral eta larunbatean eskolako jolastokian
Imagen
10.06.25
Banarte Antzerki Taldeak "Cuentra atrás" aurkeztuko du Ermuan

Antzezlana ostiral honetan izango da 20:30etatik aurrera Ermua Antzokian
Imagen
Ermuko I. Gazte Futbito Txapelketa Betiondon | I. Torneo Juvenil de Futbito en Betiondo
09.06.25
Ultra Marlatin taldeak irabazi du Ermuko I. Gazte Futbito Txapelketa

130 pertsonatik gorak eta 14 taldek parte hartu dute larunbat eta igandean Betiondoko kantxan