Martxoak 8: eman tokia berdintasunari

04.03.26
Berdintasuna
Erakundea
Gizartea
Ostiralean eguerdiko 12etan elkarretaratzea eta M8 Nazioarteko Egunaren inguruko ekintza ugari

Aste honetan ‘Emakumeen Nazioarteko Eguna’ izango da eta Ermuak M8a ospatzeko egitaraua prestatu du. Martxoak 8a, Emakume guztien eskubideak aldarrikatzeko jardunaldia da. Helburua gizartea sentsibilizatzea eta benetako genero-berdintasuna bultzatzea dira.

Udalbatzak izan zuen azken osoko bilkuran Adierazpen Instituzionala onartu zuen. Berdintasun Sailak egitaraua prestatu du, hainbat jarduerarekin, eta herritarren urteroko kontzentraziorako deia egin du. Liburutegiak gomendatutako "Irakurgaien Gida" berria argitaratu du.

M8a ospakizun-eguna da, baita borroka-eguna ere

Astelehenetik hasita erakusketa tematiko dugu. Emakumeen Topalekuak aurtengo edizioan M8ko Kartel Lehiaketara aurkeztutako lanak ikusgai ditu.

Jabekuntza Eskolak, bestalde, aurrera jarraitzen du martxorako programatutako tailerrekin. Martxoaren 11n, 17:00etan, Leire Abaigarrek Adimen Artifiziala (AA) tailerra eskainiko du, irizpidearekin eta ongizatearekin: ulertu, erabili eta zaindu. Eta datorren maiatzaren 9an, 9 eta 12 urte bitarteko neskentzako bigarren autodefentsa tailerra, 17:00etatik 20:00etara. Kontsultatu xehetasun gehiago eta beste proposamen batzuk Agendan.

Ostiralean, eguerdiko 12etan, herritarren kontzentrazioa eta lore moreen banaketa izango da M8 plazan. Arratsalde-gau partean, udal eraikinak argi morez argiztatuko dira. 19:00etan Clown ikuskizuna izango da Lobiano Kulturgunean, Bea Larrañaga eta bere Filipa Balbina pertsonaiarekin. Sarrera doan aforoa bete arte. Jaso zure sarrera Emakumearen Topagunean. 20:30ean ‘Bely Basarte' konpositore eta kantariaren kontzertua izango dugu Ermua Antzokian.

Datorren astean, jarduerak Aurrera jarraituko dute eta ostegunean kafea eta tribial feministaren partida izango dira, 17:00etatik aurrera. Emakumeen Topalekuan. Eta ostiralean, hilak 13an, ‘Marcela' antzezlana ikusi ahal izango izango dugu Antzokian, 20:30ean. Sarrerak 12 eurotan.

Bideoak

Lotutako albisteak

Imagen
03.03.26
Zaldibarko zabortegiaren ikuskatze-akta ezagutu ondoren, Ermuak azalpenak eskatu dizkio Eusko Jaurlaritzari

Gutuna bidali dio gaur Industriako sailburuari eta neurriak premiazko izaeraz hartzeko eskatu
Imagen
02.03.26
Hirigintzak zabalik du Bide Berdearen proiektuari ekarpenak egiteko epea

Martxoaren 13ra arte ekarpenak@udalermua.net helbidera bidal daitezke
Imagen
02.03.26
‘Story Time’ ingelesezko ipuin kontaketaren saio berria

Hurrengo larunbatean, arratseko 17:30etan, udal Liburutegian