Mendiko film onenak Ermuan ikusgai

22.09.25
Kultura eta Gazteria
Kirolak
Gizartea
Bihar Lobiano Kulturgunean, arratseko 7etan, sarrera doan izanik

‘Artarrai Mendi Taldeak’ mendiko hainbat film proiektatuko ditu bihar -asteartean- bere 50. urteurrena ospatzeko antolatu dituen ekintzen barruan. Emanaldia Lobiano Kulturgunean izango da, arratsaldeko 7etatik aurrera eta sarrera doakoa da. Zikloak "Mendi Tour" du izena, ‘Mendi Film’ jaialdiko onena, eta iazko edizioko sail ofizialean aurkezturiko lau lan eskainiko ditu. Saio honetan laburmetrai bi eta ordu erdi baino gehiagoko bi lan ikusi ahal izango ditugu, guztiak jatorrizko bertsioan eta gaztelaniazko eta euskarazko azpitituluekin.

Hauek dira aukeratutako ikus-entzunezkoak:'

  • 'Connecting Tre Cime', 7 minutukoa
  • 'Red Rock Revolution', 8 minutukoa
  • 'Always alive', 35 minutukoa
  • 'La Verte, une historie de pente raide', 48 minutukoa

Mendiko zinemarik onena Ermuan edukiko dugu, BBK mendi film Bilbao-Bizkaiak eta Artarrai M.T.ren antolakuntzarekin, gure udalaren eta EiTBren eta Zineuskadiren laguntzarekin.

Dokumentuak

Lotutako albisteak

Imagen
15.10.26
Greg Izor Blues Quartet taldeak Estatu Batuetako bluesa ekarriko du Ermura

Laukoteak urriaren 17an, larunbatean, joko du Lobiano Kulturgunean, 20:00etan
Imagen
14.10.26
Arcoren kontzertua ostiral honetan, Ermua Antzokian

Granadako abeslari eta konpositoreak kontzertua emango du urriaren 16an, 20:30ean. Bere musikan, letra landuak, soinu akustikoak eta rock melodikoa uztartzen ditu
Imagen
14.10.26
‘La bola negra’ Oscar sarietarako hautagaia, thriller bat, landa-eremuko drama bat eta familian gozatzeko aventura bat, aste honetan Ermua Antzokian

Aste honetako zinema-programazioak lau film-proposamen eskainiko ditu Ermua Antzokian, publiko mota guztientzat: jatorrizko bertsio azpititulatuko zineklub-saio bat, bi film komertzial eta familia osoarekin gozatzeko abentura bat