‘Minecraft film bat’ asteko bigarren titulua izango da kaleko zinean

05.08.26
Kultura eta Gazteria
Gizartea
Euskaraz proiektatuko da, 22:00etan plazan

Udal Kultura sailak udarako programatutako kaleko zinearen esparruan, gaur gauean programatutako zortzi pelikuletatik bigarrena ikusteko aukera izango dugu, doan.

Jared Hess zuzendutako lana eta 2025ean estreinatutako ekoizpen iparramerikarra da eta 101 minutu irauten ditu.

Sinopsia

Ongi etorri Minecraft-en unibertsora. Hemen, sormena, sortzen laguntzeaz gain, biziraupenerako giltzarria ere bada. Garrett "Zabor-biltzaile" Garrison, Henry, Natalie eta Dawn moldatu gabeko lau pertsona dira, eta eguneroko arazoekin borrokatzen dihardute. Ustekabean, atari misteriotsu batek herrialde harrigarri baterantz eramango ditu; irudimenaz elikatzen den mundu kubiko baterantz. Etxera itzultzeko, mundu arraro hori menderatzen ikasi beharko dute, baita Piglins eta Zonbi izaki arriskutsuengandik defendatu ere. Gainera, Steve artisau-adituaren laguntza izango dute. Abenturan zehar, ausartak izateko desafioa izango dute bostek, eta euren ezaugarri berezi eta sortzaileak berraurkituko dituzte. Mundu errealean aurrera egiteko behar dituzten ezaugarri berberak dira, hain zuzen.

Bideoak

Lotutako albisteak

Imagen
15.10.26
Greg Izor Blues Quartet taldeak Estatu Batuetako bluesa ekarriko du Ermura

Laukoteak urriaren 17an, larunbatean, joko du Lobiano Kulturgunean, 20:00etan
Imagen
14.10.26
Arcoren kontzertua ostiral honetan, Ermua Antzokian

Granadako abeslari eta konpositoreak kontzertua emango du urriaren 16an, 20:30ean. Bere musikan, letra landuak, soinu akustikoak eta rock melodikoa uztartzen ditu
Imagen
14.10.26
‘La bola negra’ Oscar sarietarako hautagaia, thriller bat, landa-eremuko drama bat eta familian gozatzeko aventura bat, aste honetan Ermua Antzokian

Aste honetako zinema-programazioak lau film-proposamen eskainiko ditu Ermua Antzokian, publiko mota guztientzat: jatorrizko bertsio azpititulatuko zineklub-saio bat, bi film komertzial eta familia osoarekin gozatzeko abentura bat