'Minions: el origen del Gru'; kaleko zine emanaldian ikusgai gaurkoan

07.08.23
Imagen
Cartel anunciador del film
Kultura eta Gazteria
Aste honetan bi proiekzio izango ditugu; gaurkoaz gain, asteazkenean 'Coda. Los sonidos del silencio ', 22:00etan, herriko plazan

Udako zine emanaldien barne gaur 'Minions: el origen del Gru' izenburuko filma ikusteko aukera izango du gaur; Kyle Baldak, Brad Ablesonek eta Jonathan del Valek taldean zuzendutako animaziozko film iparramerikarra. 2022an estreinatutako ekoizpen honek 86 minutu irauten ditu eta doan ikusi ahal izango dugu Orbe Kardinalaren plazan, 22:00etatik aurrera.

2022ko animaziozko film onenaren sarirako izendatu du Ekoizleen Sindikatuak; storyboard onenaren Annie sarietan ere 2 izendapen jaso ditu, eta "Saturn Awards" izenez ezaguna den Zientzia Fikzioa, fantasiazko eta horrorezko filmen Akademiaren beste bat. Film mugitua, lotsagabea eta dibertigarria da, ikusleak entretenitzeko helburua betetzen duena.

Sinopsia

70eko hamarkada da, eta Gru bizitegi-auzo batean hazten da, orrazkera kareztatuen eta kanpai-praken moda betean. Gru 'Basatiak 6' izeneko bilau talde ospetsu baten oso zale da, eta plan bat asmatzen du haiekin lan egiteko bezain gaiztoa dela erakusteko. Zorionez, bere jarraitzaile leialen laguntza du, Minionstarrena, beti prest baitaude pasatzen diren lekutik kaosa sortzeko. Elkarrekin, Kevin, Stuart, Bob, eta Otto (Minion berria, hortzetan aparatua duena eta onartuta sentitzeko etsita) Gruren ondoan bere lehen gordelekua eraikitzeko, bere lehen armekin esperimentatzeko eta bere lehen misioak burutzeko potentziala zabalduko dute.

Aste honetan udako bi zine emanaldi bi izango ditugu; gaurkoaz gain, datorren asteazkenean, -hilak 9an-, 'Coda. Los sonidos del silencio’ titulua ikusi ahal izango dugularik. Ordu eta leku berean.

 

Lotutako albisteak

Imagen
15.05.25
2025eko Santixauak: kartela eta suziriak nork botako aukeratu da

Maialen Calderonek eta Marta Fernandezek irekiko dituzte jaiak eta kartela egile katalan batena da
Imagen
14.05.25
Banarte Antzerki Tailerrak ‘Ensayo general’ muntaia aurkeztuko du

Antzokian, ostiralean, 20:30ean. Sarrera 8 euro balio du
Imagen
13.05.25
‘Los pecadores’ eta ‘Muy lejos’ filmak Ermua Antzokiaren asteko zine proposamenak

Asteko karteldegian baita ‘La historia de Souleymane’ eta ‘Una noche en Zoopolis’ daude