‘Mugiment Pausu Erronka!’ hastear

09.05.25
Ermua Kirolak
Kirolak
Gizartea
Erkidegoko 50 udalerrien arteko lehiaketa birtuala maiatzaren 19tik ekainaren 8ra

Maiatzaren 19tik ekainaren 8ra bitartean ‘Mugiment Pausu Erronka’ deritzana ospatuko dugu, EAEko Jarduera Fisikoaren Orientazio Zerbitzua (JFOZ) dugun 50 udalerrien arteko lehiaketa birtuala. Helburu nagusia da: herritarrek egunerokoan ahalik eta pauso gehien ematea, osasun fisiko eta emozionala hobetzeko eta, aldi berean, jarduera fisikoaren kultura bultzatzeko.

Erronka Wellk mugikorreko aplikazioaren bidez garatuko da, eta parte-hartzaile bakoitzak bere udalerriko orientazio zerbitzuarekin bat eginez eta honen aholkularitzaz parte hartuko du. Denboral errealean, taldekako nahiz banakako sailkapenak ikus eta kontsultagi egongo dira, parte hartzaileen artean hainbat sari banatuko dira.

Euskal herritar guztiok jarduera fisikoa sustatzea xede duen pausoen lehiaketa birtualean parte hartzera gonbidatuta gaude.
Izen-ematea jada irekita dago. Anima zaitez eta eman izena!

Nola parte hartu?

  1. App-a deskargatu: Wellk aplikazioa instalatu Android edo iOS gailuetan.
  2. App-an izena eman
  3. Talde batera batu: Erronka atalean> Taldeak> Talde batera batu> "Mugiment Pausu Erronka" ligan, nahi duzun udalerria aukeratu.
  4. Pausuak erregistratu: zure eguneroko jardueran pausoak automatikoki kontatuko dira. Horretarako hemen argibideak sinkronizazioak egiteko: https://wellk.eus/instruccionespausu/

Sariak eta Sailkapenak

  • Banakako sariak: 75€-ko opari-txartelak, pausu gehien eman dituzten emakume eta gizonentzat (desgaitasuna duten pertsonentzako kategoria berezia dago).
  • Taldekako sariak: Udalerri bakoitzak egindako pausuak/taldeko partaide kopurua. Pausu gehien eman dituzten udalerri horretako 5 pertsonei eta beste 5 sari udalerriko taldekideen artean zozketa.

Informazio gehiago eta laguntza teknikoa

Dokumentuak

Lotutako albisteak

Imagen
06.03.26
Ermuak berdintasun erreal eta eraginkorraren aldeko konpromisoa berretsi du

‘Gizarte justu, aske eta demokratiko baten funtsezko eskubidea eta zutabea da' Beatriz Gamizentzat
Imagen
06.03.26
'Haurren Hiri Laguna' aitorpena berritu du Ermuak 2029ra arte

Udalak bigarren hitzarmena sinatu du gaur UNICEFekin 2026-2029 aldirako
Imagen
06.03.26
Datorren astean tren geltokiko estalkia garbituko du ETSk

Lanak astelehen eta astearte gauean egingo dira, katenaria korronte elektrikorik gabe utzi behar delako