‘La odisea’, ‘Días de agosto’, ‘Iván & Hadoum’ eta ‘Minions & Monsters’ aste honetan Ermua Antzokian

16.09.26
Kultura eta Gazteria
Ermua Antzokia

Ermua Antzokiak zinema-denboraldiarekin jarraituko du aste honetan, eta, ohi bezala, zineklub saio bat, zinema komertzialeko bi proposamen eta haurrei zuzendutako film bat eskainiko ditu.

Ostegunean, hilak 17, zineklubean, Ian de la Rosak zuzendutako "Iván & Hadoum" filma ikusi ahal izango dugu. Pelikulak Ivanen istorioa kontatzen du. Ivan Hadoum lankide berriarekin maiteminduko da, Almeriako negutegian. Hala ere, Ivanek hainbeste desira duen lan-igoerak bere harremanean eragina izango du eta zer pertsona mota izan nahi duen erabakitzera behartuko du. Ekitaldia Mudo-Drogot elkarteak eta Ermuko Udalak antolatu dute.

Atal komertzialean, irailaren 19tik 21era, "La odisea" proiektatuko da, urteko superprodukzio handienetako bat, Christopher Nolanek zuzendua eta Homeroren obran oinarritua. Troiako gerraren ondoren Odiseo Itakara itzuli zenekoa kontatzen du filmak. Bidaia luze eta arriskutsua da, eta jainko etsaiei eta izaki mitologikoei aurre egin beharko die, Penelope emaztearekin eta Telémaco semearekin itzultzen saiatzen den bitartean. Itzulerako bidea epopeia bihurtuko da, eta protagonistak bere adimena, ausardia eta gizatasuna frogatuko ditu.

Bigarren proposamen komertziala "Días de agosto" izango da, Juan eta Gabrielaren udako oporretan girotutako istorioa. Unibertsitateko eskolak amaitzearekin batera, hondartzako txalet familiarraz gozatzea espero dute biek, baina Fernandoren ustekabeko etorrerak, Juanen aitak, bere bikotekide berriarekin, Monicarekin, bere planak aldatuko ditu. Familia-tentsioek eta protagonisten artean sortzen diren harremanek sekretu, grina eta ustekabeko egoerez betetako abuztua markatuko dute.

Azkenik, igandean haurren txanda izango da "Minions & Monsters" pelikularekin. Filmak Minionsak Hollywood konkistatu zuteneko istorioa kontatzen du, nola bihurtu ziren zinemako izar, harik eta dena galdu eta munduan zehar munstroak askatzen amaitu zuten arte. Eragin duten kaosa konpontzeko, indarrak batu eta planeta salbatzen saiatu beharko dira.

Ordutegi guztiak:

‘Iván & Hadoum’: 17 osteguna, 20:30ean.

‘La odisea’: 19 larunbata eta 20 igandea arratsaldeko 19:30ean

‘Días de agosto’: 21 astelehena 20:30ean

‘Minions & Monsters’: 20 igandea, 17:00etan

Bideoak

Lotutako albisteak

Imagen
15.10.26
Greg Izor Blues Quartet taldeak Estatu Batuetako bluesa ekarriko du Ermura

Laukoteak urriaren 17an, larunbatean, joko du Lobiano Kulturgunean, 20:00etan
Imagen
14.10.26
Arcoren kontzertua ostiral honetan, Ermua Antzokian

Granadako abeslari eta konpositoreak kontzertua emango du urriaren 16an, 20:30ean. Bere musikan, letra landuak, soinu akustikoak eta rock melodikoa uztartzen ditu
Imagen
14.10.26
‘La bola negra’ Oscar sarietarako hautagaia, thriller bat, landa-eremuko drama bat eta familian gozatzeko aventura bat, aste honetan Ermua Antzokian

Aste honetako zinema-programazioak lau film-proposamen eskainiko ditu Ermua Antzokian, publiko mota guztientzat: jatorrizko bertsio azpititulatuko zineklub-saio bat, bi film komertzial eta familia osoarekin gozatzeko abentura bat