Oraindik garaiz, 'Ermuak erabakitzen du' prozesuan proposamenak aurkezteko

21.03.25
Erakundea
Herritarren Parte-hartzea, Gardentasuna eta Kalitatea
Gizartea
Hamar egun falta dira 2026rako aurrekontu parte-hartzaileen prozesuan proposamenak biltzeko

Aurrera jarraitzen du herritarrek 2026ko udal-aurrekontuko 250.000 euro zertarako erabiliko diren erabakiko duen partaidetza-prozesuak. Martxoaren 31ra arte ez da itxiko proposamenak bidali eta jasotzeko epea. Beraz, oraindik garaiz gaude proposamenak aurkezteko, hamar egun falta baitira hilabetea eta bilketa amaitzeko.

Prozesua aurrera doa, eta ikastetxeak partaidetza-prozesuak egiten ari dira haurtzaroko eta gaztaroko taldeekin. Era berean, Erretiratuen elkarteak, ‘Pasialeku’k ere informazio-bilera bat egin du, parte har tze moduak azaltzeko. Dozenaka proposamen jaso ditugu jada, hirurogeita hamar baino gehiago atzo arte.

Hainbat bide ditugu parte hartu ahal izateko, adin-tarte bakoitzean. Martxoaren 31ra arte, honako aukera hauek ditugu gure proposamenak aurkezteko:

  • 6tik 17 urtera: ikastetxeetan egiten ari diren tailerren bidez proposamenak aurkeztu eta guztien artean gogokoenak aukeratu.
  • 18 urtetik gora:
    • Webgunean dugun online galdetegi betez.
    • Papereko galdetegia betez. Hori udal zerbitzuetako hautestontzietan (Abiapuntun, Lobiano Kultur Gunean eta Miguel Ángel Blanco kiroldegian) edo kaleko kutxatiletan utziz. Kopapenak:
      • Bizkaia Etorbidea 5 (Akerlei)
      • Unamuno Gizarte Zentroa
      • Zubiaurre kalea, 24
      • Zerukoa 2 kalea, 9
      • San Pelaio kalea (Eroski)
      • Zearkale kalea, 17
      • Ongarai kalea (San Martin taberna)

Kasu guztietan, pertsonako gehienez ere bost proposamen ezberdin aurkezteko aukera izango dugu lehen fase honetan.

Herritarrok erabakiko dugu 2026ko udal-aurrekontuko 250.000 euro zertan erabiliko diren, kopuru osoaren %1. Diru-kopuru hori lau bloketan banatuta dago adin-taldeka, eta bakoitzak diru-kopuru bat izango du. Prozesu honetan Ermuan erroldatutako 6 urtetik gorako pertsona guztiek parte har dezakegu.

Pertsona bakoitzak adinaren arabera dagokion tartean soilik egin ahal izango ditu proposamenak:

Adin tartea Diru kopurua
6 urtetik 13ra 30.000 euro
14 urtetik 29ra 50.000 euro
30 urtetik 64ra 85.000 euro
65 urtetik gorakoak 85.000 euro

"Ermuak erabakitzen du" parte-hartze prozesuak lau fase aurreikusten ditu:

  • Martxoaren 1etik 31ra: gure proposamenak aurkeztu ahal izango ditugu. Baldintzak: eskumena udalarena izatea eta planteatutakoa 2026an gauzatu ahal izatea.
  • Apirilean: udal sailek planteatutako proposamen guztien bideragarritasun teknikoa, ekonomikoa eta juridikoa aztertuko dute.
  • Maiatzaren 19tik 30era: ermuarrok bideragarriak diren proposamenak bozkatu eta lehentasunen zerrenda ezarri ahal izango dugu.
  • Ekainean: prozesuaren emaitza argitaratuko da, eta herritarrek gehien lagundutako proiektuak gauzatzeko aurreikusitako plangintza azalduko da.

Lotutako albisteak

Imagen
25.02.26
Indarkeriarik gabeko eta errespetuan oinarritutako jaien aldeko udal manifestua

Ermuko Udalbatzak Osoko Bilkuran testua aho batez onartu zuen bart iluntzean
Imagen
23.02.26
Ermuak etxebizitzen birgaitzea, alokairua eta eraginkortasun energetikoa bultzatuko ditu eskualdeko bulego ibiltariaren bidez

Herritarrek aholkularitza izango asteartero 8:15etik 12:15era Abiapuntu bulegoan; aldez aurretik hitzordua eskatu behar da
Imagen
23.02.26
Ikas ezazu lurrinak eta kosmetika naturaleko produktuak egiten

Gazteria Arloak doako gazte tailerra antolatu du. Izena emateak martxoaren 4ra arte zabalik