Orbe Kardinalaren plazako pergolaren estalkia hobetzeko lanak

23.06.25
Abisuak eta matxurak
Gizartea
Hirigintza
Bihar hasi eta bi aste iraungo dute lanak: beirazko panelak aldatu, profilak garbitu eta estalkia zigilatuko da

Hirigintza Sailak jakinarazi du biharhasiko direla Orbe Kardinalaren plazako pergolaren estalkia konpontzeko lanak, egungo iragazketak kentzeko eta egituraren estankotasuna hobetzeko.

Lana bihar hasiko da, ordezkatuko diren beirazko hiru panel handiak erretitatuz. Zeregin horretan, garabi-kamioia erabiliko da, eta, oinezkoentzako segurtasunagatik, une jakin batzuetan pasabidea mugatuko da lanen eremu eta inguruan. Perimetroa zintzaz markatuta egongo da, baita pertsonen segurtasuna babesteko aldi baterako eta txandakako igarobideak ere.

Programatutako lanak bi astetan egingo dira: beirak eta profilak desmuntatu, egitura garbitu, elementuak berriz muntatu eta guztia zigilatu.

"Lan horien bidez, pergolak uretatik babesteko eginkizuna betetzen duela bermatu nahi dugu, eta azken euri-denboralditik bizilagunei eta bisitariei eragozpenak eragin dizkieten filtrazioak saihestu. Gainera, esku-hartze hau profilak berrikusteko eta indartzeko aprobetxatuko dugu, eta horrek sendotasun eta iraunkortasun handiagoa emango dio egiturari" adierazi du arloko zinegotziak.

Hirigintzak “herritarren laguntza eskatu du lanak lehenbailehen egin ahal izateko eta barkamena eskatu du lanak egitean sor daitezkeen eragozpenengatik. Inbertsioa Espazio Publikoak Hobetzeko Udal Planean sartuta dago, eta udalak hiri seguru, estetiko eta eroso bat pertsona guztientzat mantentzeko duen konpromisoa erakusten du".

Lotutako albisteak

Imagen
25.02.26
Indarkeriarik gabeko eta errespetuan oinarritutako jaien aldeko udal manifestua

Ermuko Udalbatzak Osoko Bilkuran testua aho batez onartu zuen bart iluntzean
Imagen
23.02.26
Ermuak etxebizitzen birgaitzea, alokairua eta eraginkortasun energetikoa bultzatuko ditu eskualdeko bulego ibiltariaren bidez

Herritarrek aholkularitza izango asteartero 8:15etik 12:15era Abiapuntu bulegoan; aldez aurretik hitzordua eskatu behar da
Imagen
23.02.26
Ikas ezazu lurrinak eta kosmetika naturaleko produktuak egiten

Gazteria Arloak doako gazte tailerra antolatu du. Izena emateak martxoaren 4ra arte zabalik