Osalanen hitzaldia: etxeko arriskuei nola hartu aurre?

07.04.26
Enplegua
Berdintasuna
Erakundea
Gizartea
Apirilaren 16ko ostegunean, Emakumearen Topagunean, 12:30etik 14:00etara, ZainSare gunearen baitan

Eusko Jaurlaritzako Ekonomia, Lan eta Enplegu Sailaren laguntzarekin, Ermuko Udalak ZainSare Gunea du abian, izaera esperimentalarekin, etxeko eta zaintzako langileak enplegatzen edo enplegatu nahi dituzten pertsonei laguntza zerbitzuak eskaintzen dizkien udal baliabidea.

Zerbitzu horien barne sartzen dira, besteak beste, kontratazioen arloko orientazioa eta informazioa ematea, eskura dauden baliabideak edo eskubideak eta betebeharrak ezagutaraztea. Gainera, eskaintzaren eta eskariaren arteko lotura lana ere egiten du, hau da, etxeko langile-zaintzaileen eta enplegatzaileen arteko zubia.

Apirilean, etxeko arriskuen prebentzioari buruzko hitzaldia izango da, enplegatzaileek legez duten betebeharrari buruzko informazio argi eta errazarekin, etxean duten langileei lan baldintza egokiak eta seguruak bermatu ahal izan diezaioten. Hitzaldia Emakumearen Topagunean izango da, datorren asteko ostegunean, apirilaren 16an, 12:30etatik 14:00etara. Izenburua: “Prebentzioa etxean: legezko betebeharra etxean norbait enplegatzen baduzu”.

Hitzaldian, Osalaneko (Laneko Segurtasun eta Osasunerako Euskal Erakundearen) teknikariek azalduko dute zer arrisku dituzten etxeko eta zaintzako lanetan diharduten langileek; zer lege-betebehar duten langile horien kontratatzaileek, eta nola bete ditzaketen baldintzak. Gainera, bertaratutakoen galderei edo zalantzei ere erantzungo diete.

Edukiera mugatua denez, aldez aurretik izena eman behar da. Horretarako, nahiko da 747 42 58 56 telefonora edo Emakumeen Topalekuko zenbakira: 943 17 10 30 deitzearekin.

ZainSare Gunean udalerriko enplegatzaileei araudia betetzeko beharrezkoak diren ekintzak egiten laguntzen zaie. Horretarako, aurretik aipatutako bi telefonoetako edozeinetan hartu behar da hitzordua.

Lotutako albisteak

Imagen
13.10.26
Kontsultatu Hautesle Errolda urriaren 12tik 19ra, azaroaren 29ko hauteskundeetarako zure datuak egiaztatzeko

Ermuko Udalak, azaroaren 29an egingo diren Espainiako Gorte Nagusietarako hauteskundeei begira, Hautesle Errolda kontsultatzeko aukera eskaintzen die herritarrei urriaren 12tik 19ra bitartean, biak barne
Imagen
07.10.26
Ermuak udal zerga, tasa eta prezioak %2,3 eguneratzea eta gizarte-bonifikazioak handitzea proposatu du 2027rako

Proposamenak familiei eta baliabide ekonomiko gutxien dituzten pertsonei zuzendutako laguntza-neurriak indartzen ditu; besteak beste, hobari berriak OHZan, Kulturan eta Kirolean, eta kultura-tarifak bere horretan mantentzea