"Un Oscar para Óscar", ostiral honetan Ermua Antzokian
Ermua Antzokiak Un Oscar para Óscar antzezlana hartuko du ostiral honetan, Txalo Produccionesen komedia zirraragarria. Jon Plazaola, Gorka Aginagalde, Rebeca Lara eta Mara Guil dira protagonistak Mario Hernandezek sortu eta zuzentzen duen lan honetan.
Los Angeles hirian gaude, Akademiaren Oscar sarien zeremonia ospatzen den egunean. Zehazki, hiriaren kanpoaldean dagoen motel xume batean gaude, eszenatoki gisa erabiliko den gelan, eta beirate baten bidez, urrunean, Hollywoodeko kartel erraldoia ikusten den lekuan.
Oscar Manzano, egindako film laburra sarietarako izendatua izan den zuzendari gaztea, Guillermo Barrientos Kultura ministroarekin eta Irene Navarro Ogasun ministroarekin batera iritsi da, konpainia horren zergatia ongi ulertu gabe. Elkar jasaten ez diren bi politikarien gatazka etengabeen artean, eta zeremonia hasi baino ordu gutxi batzuk lehenago, Pauline gaztea agertzen da Oscarren gelan, Guillermok ezkutuan kontratatutako eskort girl bat, Oscarren neskalaguna izan dadin galan eta alfonbra gorrian.
Laukote xelebre horrek bere bizitzako gau zoroena biziko du motel isolatu horretan, denok batzen gaituen zerbaitetan murgilduz: gure ametsak eta, horiek lortzeko, bidean galtzen dugun guztia.
Un Oscar para Óscar ostiralean 20:30etan antzeztuko da Ermua Antzokian. Sarrerak 15 euroan daude salgai Lobiano Kultur Gunean, Kutxabanken webgunean eta, ikuskizuna hasi baino ordubete lehenagotik, Antzokiko leihatilan.
Lotutako albisteak
‘Led Silhouette’ eta M. Morauren lana, ostiral honetan 20:30ean
Aste honetan "Bugonia", "Los Tigres", "Die, my love" eta "Cuerpos locas" proiektatuko ditu.
Programazioa askotarikoa da eta musika, antzerkia, umorea, dantza, zirkua eta familia ikuskizunak biltzen ditu