Palestinako herriari babesa adierazteko manifestazioa egingo bihar

09.05.24
Gizartea
Plazatik abituko 19:00etan eta Israelekin harremanak haustea eta zigorrak ezartzea eskatuko da

"Ermua Palestinarekin Ekimena“k beste manifestazio bat deitu du ostiral honetarako, maiatzaren 10erako, Israelgo armada Gazan herri palestinarrarekin egiten ari den genozidioa salatzeko. Manifestazioa 19:00an abiatuko da Ermua Plazatik, ohar baten bidez jakinarazi dutenez.

“Datorren astean 76 urte beteko dira Palestinako herriaren genozidioa hasi zenetik. Mendebaldeko potentziek Israelen estatua Palestinan sortzeko hartutako erabakiak herritarrak beren lurraldetik kanporatzea ekarri zuen, garbiketa etniko kriminal batean, zeinaren azken-aurreko fasean baikaude une honetan Gazako zerrendan” dio oharrak.

S.O.S.: Holokaustoa Gazan!

Oharrak adierazten duenez “azken 7 hilabeteetan, Israelek 35.000 pertsona baino gehiago hil ditu, horietatik 15.000 haurrak, eta Gazako zati handiena erabat suntsitu du. UNRWAren arabera, biztanleria osoaren %91 beren etxebizitzetatik bota dute, eta gutxi dira zutik dauden eraikinak. Herritarrek 7 hilabete luze daramatzate elektrizitaterik, erregairik, edateko urik eta ia elikagairik gabe bizitzen, eta, NBEko agentzia humanitarioen arabera, hondamendi humanitarioa eragin du horrek”.

Antolatzaileen esanetan “Genozidio hau ezingo litzateke gauzatu nazioarteko komunitatearen konplizitaterik gabe. Europar Batasuneko herrialde guztiek, Estatu Batuek bezala, beren harreman militar, komertzial eta diplomatikoak mantentzen dituzte Gazako herri palestinarraren sarraskiaren arduradunekin, eta gobernu batzuek, Espainiakoak kasu, zibilen heriotza deitoratu duten arren, horietako inork ez du Israelgo gobernuaren aurkako presio-neurri zehatz bakar bat ere hartu; Errusiari, berriz, Ukraina inbaditu eta 2 egunera ezarri zizkioten zigorrak”.

Hori dela eta, ‘Ermua Palestinarekin Ekimenak’ uste du ezinbestekoa dela gizarteak kalera ateratzen jarraitzea, gure agintariei behingoz erreakziona dezaten eta Israelekin harreman komertzialak eta militarrak eten ditzaten eskatzeko, presazko zigorrak ezarriz, NBEren Palestinarako kontalariak eskatu duen bezala.

Lotutako albisteak

Imagen
22.01.26
Udan haur saharar bat etxean hartu nahi duzu?

Rio de Oro gobernuz kanpoko erakundeak gutxienez 5 familiaren bila dabil kanpaina honetarako
Imagen
21.01.26
Paloma San Basiliok ‘Dulcinea’ ikuskizuna aurkeztuko Ermua Antzokian

Ez dago sarrerarik eskuragarri, guztiak saldu direlako
Imagen
20.01.26
Antzokiak bi ekoizpen espainiar, azpitituludun eta animazio bana proiektatuko ditu aste honetan

‘Frontera’ eta ‘Rondallas’ dira programazioaren ardatz; zinelubean ‘Father, mother, sister, brother’ eta haurrentzako saioan ‘200% Wolf’ emango