Palestinako herriari elkartasuna adierazteko, elkarretaratzea
'Ermua Palestinarekin' Ekimenak elkarretaratzea deitu du ostiral honetarako, arratsaldeko 7etan herriko Orbe kardinalaren plazan, Palestinako herriari elkartasuna adierazteko.
‘Ermua Palestinarekin’ Ekimenak uste du urtarrilaren 19an indarrean sartu zen su-etena aringarria dela palestinarrentzat, 15 hilabetez etengabe bonbardatu ondoren. Erasoek 47.000 pertsona baino gehiago hil dituzte eta Gazako eskualde osoa erabat suntsituta utzi dute.
Taldeak bidali duen ohar batean adierazten du: "su-eten horrek hain agerikoa ez den genozidio modu baten jarraipena izan daitekeela, eta Israelek eta Ameriketako Estatu Batuek espero dutela horren bidez sumindura gutxiago eragitea, bai eskualdean, bai munduan. Horregatik, kalera ateratzen jarraitu behar dugu mundu osoan, palestinar herriari laguntzeko eta gure agintariei eskatzeko har ditzatela behingoz Israelen aurkako benetako presio-neurriak. Genozidioak jarraitu ez dezan, gizarte zibilak zigor ekonomikoak ezartzea eta Israelekin mota guztietako harremanak haustea eskatu behar du" amaitu dute.
Lotutako albisteak
Ermuko Udalbatzak Osoko Bilkuran testua aho batez onartu zuen bart iluntzean
Herritarrek aholkularitza izango asteartero 8:15etik 12:15era Abiapuntu bulegoan; aldez aurretik hitzordua eskatu behar da
Gazteria Arloak doako gazte tailerra antolatu du. Izena emateak martxoaren 4ra arte zabalik