Pertsona Migratzaileen Nazioarteko Eguna ospatzeko festaren egoitza izango Ermua 2025ean

19.12.24
Immigrazioa eta nazioarteko lankidetza
Erakundea
Gizartea
Beatriz Gamizek lekukoa hartu du Guardian aurten egindako galan eta datorren urteko abenduaren 18rako ekitaldia antolatzeko konpromisoa baita ere

Eusko Jaurlaritza Pertsona Migratzaileen Nazioarteko Egunaren ospakizuna bultzatzen ari da 2022tik, bi urte lehenago Nazio Batuen Batzar Nagusiak xede horrekin aldarrikatutako egunean. Lehenengo urtean Zarautzen egin zen ekitaldia, 2023an Bilbon eta aurten Guardian (Araba). 2025ean Ermuan izango da, zehazteke dagoen leku batean.

Jai eta errebindikazio egun horren bidez, tokiko administrazioen eta migratzaileak euskal gizartean integratzeko lan egiten duten erakunde eta ekimenen lana eta jardunbide egokiak aitortu eta saritu nahi dira. Ekitaldia Migrazioaren aldeko Euskal Foro Sozialari atxikitako euskal udalek sinatutako konpromisoen barruan kokatzen da, horien artean Ermua dagoelarik.

Bost erakunde aintzat hartu eta saritu dira 2024an

Aurtengo ekitaldiak Euskadira iristen diren pertsona migratuen integrazioari tokian-tokian ematen zaion bultzada aitortzeko balio izan du. Eskualdeko bost erakundek jaso dute errekonozimendu ofiziala: Caritasek, Amor Sin Barreras GKEak, Paulo Freire EPAk, Oinarrizko Gizarte Zerbitzuetako teknikariek, eskualdeko gizarte-langileek eta Guardia, Lantziego, Eltziego, Oyon eta Bastidako ikastetxe publikoek. Ekitaldiaren agertokia Guardiako upategi ezagun bat izan da.

Ekitaldian, Nerea Melgosa Ongizate, Gazteria eta Erronka Demografikoko sailburuak nabarmendu duenez, "migrazioak gero eta titular gehiago eta handiagoak dituen nazioarteko testuinguruan, Euskadin lurraldearen mugaraino hurbildu gara giza eskubideen errespetuan, elkartasunean eta erantzunkidetasunean, baina batez ere lankidetzan oinarritutako migrazioaren gobernantza aldarrikatzeko".

Pertsonak integratzeko ahaleginetan ari direnen lana eta jardunbide egokiak aintzatestea

Laguardiako alkate Raúl Garcíak herriko sarrerako bost ateetan duten kartel eta mezua azpimarratu du, honakoa dioena: "bakea iristen direnei, osasuna biztanleei eta zoriontasuna alde egiten dutenei". "Kartel eta mezu horrek inoiz baino zentzu handiagoa du gaurko egunean. Ongi etorri beren etxeak utzi behar izan eta guregana iristen diren pertsona horiek guztiak, gure artean egonda bat gehiago izan eta zoriontasuna izan deztela gu utzi eta beste leku batera migratzen dituztenak", erantsi du.

Ekitaldia amaieran lekukoa eman diote Ermuko udalerriari, Migraziorako Euskal Itun Sozialaren esparruan udal esparruan jardunbide egokiak aitortzeko ekitaldia antolatuko baitu. Hurrengo ekitaldia 2025eko abenduaren 18an izango da Ermua, gure herria protagonista izanik. Beatriz Gamiz alkateak hartu du lekukoa. Ekitaldiaren antolakuntza 2025eko erronka izango dugu.

Lotutako albisteak

Imagen
30.04.25
Ermuak NAN digitala eguneratzeko makina jartzea eskatu du Abiapuntun

Polizia Nazionalari eskaera egin dio, administrazio hurbil eta digitalki eskuragarriaren bidean aurrera egiteko
Imagen
30.04.25
Udal liburutegiak ordutegia luzatuko du ikasturte amaierako azterketak direla-eta

Maiatzaren 3tik ekainaren 12ra ordu gehiago irekiko ditu egunero eta baita asteburuetan ere
Imagen
29.04.25
Antzokiak maiatzeko programazioari ekingo, zineari irailera arte agur esango dioen hilabetea

Aste honetan "La chica de las Aguja", "Por todo lo alto", "Un funeral de locos" eta "La Luz de Aisha" proiektatuko ditu