Pixoihala modu naturalean erretiratzen laguntzeko tailerra

18.06.24
Imagen
Udal Liburutegia
Gizartea
Datorren astelehenean, hilak 24, amaituko da Udal Liburutegiak antolatu duen "Pixoihala kentzeko" tailerrean izena emateko epea. Izen-ematea doakoa da

Datorren astelehenean itxiko da Udal Liburutegiak antolatu duen "Pixoihala kentzeko" tailerrean izena emateko epea, 2 eta 4 urte bitarteko seme-alabak dituzten gurasoentzat. Izen-ematea doakoa da.

Tailer honek ordu erdi iraungo du eta Liburutegian dagoen Bebeteka gunean egingo da. Bi saio izango dira asteazkenean -ekainaren 26an- 16:15ean eta ostegunean -hilaren 27an- 17:30ean, interesatuek hobekien komeni zaien eguna aukeratu ahal izateko.

Tailer hau liburutegian ekainean egiten den "Lehen urteetan laguntzen dizuegu" programaren parte da. Horretarako, gida didaktiko bat egin da, "Begiratu dezaket zure pixohialean?" haurrentzako liburu batean oinarrituta. Liburu hori euskaraz nahiz gaztelaniaz argitaratu da, eta aitzakia gisa balio du haurrek pixoihala erabiltzeari uzteko prozesuari ekiteko eta, era berean, une horretan familiei laguntzeko.

2021etik 2023ra bitartean (biak barne) jaiotako haurren gurasoek eman ahal izango dute izena, baldin eta liburutegiko bazkide badira. Hauek, nahi izanez gero, seme-alabekin joan daitezke.

Doako tailer batean izena emateak, tailerrera joateko konpromisoa dagoela aintzat hartzen da. Plazak mugatuak dira eta izena ekainaren 24ra arte eman daiteke Liburutegian. Horretarako, 943 17 92 12 telefonora dei dezakegu, WhatsApp bidez (https://wa.me/34943179212) edo biblioteca@udalermua.net helbidera idatziz. Datu hauek eman behar ditugu: izen-abizenak, helduaren eta haurraren liburutegiko txartel-zenbakia, haurraren jaiotza-data, harremanetarako telefonoa eta posta elektronikoa. Izena emateko plazak zozketaz esleituko dira eta lehentasuna izango dute Ermuan erroldatuta daudenek. Onartutakoen zerrenda ekainaren 25ean argitaratuko da udalaren webguneko iragarki-taulan, eta izena eman duten guztiei bidaliko zaie posta elektronikoz.

Lotutako albisteak

Imagen
09.05.25
Debre Berhan herri Etiopiarreko ordezkariak Ermuan ditugu

Bi egunez bisitan etorri dira herria berroneratzeko eta hazkunde demografikoari buruzko esperientzia ezagutzera
Imagen
09.05.25
‘Mugiment Pausu Erronka!’ hastear

Erkidegoko 50 udalerrien arteko lehiaketa birtuala maiatzaren 19tik ekainaren 8ra
Imagen
08.05.25
Vertigo Rock Fest jaialdia ospatuko asteburuan

Hamar taldek parte hartu eta joko dute maiatzaren 10ean, Orbe Kardinalaren eta Martxoak 8 plazetan eta kalean