Produkzio-prozesuak digitalizatzeko jardunaldia enpresentzat

15.02.24
Ekonomi Sustapena
Topaketa martxoaren 6an, asteazkena, izango da Izarra Centren

Izarra Centre eraikinak Industria Adimendunari eta Ekoizpen Prozesuen Digitalizazioari buruzko jardunaldi interesgarria hartuko du datorren martxoak 6an, asteazkena. Ekimenak Bizkaiko Foru Aldundiaren eta Bizkaiko Acelera Pyme Bulegoaren babesa du.

Ekitaldi honetan, inguruko enpresak etorkizunera begira bultzatzeko funtsezko tresnak erakutsiko dira. Bertaratzen direnek digitalizazio industrialaren azken joerei buruz ikasi ahal izango dute, eta baliabide garrantzitsuak izango dituzte eskura beren enpresen eraldaketa digitalean aurrera egin ahal izateko. Enpresa bakoitzari egokitutako diagnostiko eta planetatik hasi eta balizko finantzaketa-programetaraino; jardunaldi horrek jauzia egiteko behar diren tresna guztiak eskainiko ditu.

Jardunaldia 09:30etik 11:30era izango da, eta emaitza oso onak izan dituzten soluzio digitalak ezarri dituzten inguruko enpresen benetako arrakasta-kasuak aurkeztuko dira. Ikasteko, konektatzeko eta hazteko aukera paregabea.

Aurreikusitako programa honako hau da:

  • 09:30 Ongi-etorria
  • 09:35 Acelera Pyme Bulegoa ekimenaren aurkezpena
  • 09:40 Lurrera jaitsitako eraldaketa digitala: eraldaketa digitala babesten duten diagnostikoak, planak, metodologiak eta tresnak (Joseba Monasterio, AYESA)
  • 10:00 Digitalizazio esperientziak
    • 10:15 Kudeaketa Industrial Bateratua (Ibon Achotegui, MUGAFIL; Itziar López, AYESA)
    • 10:35 Laminazio baten eraldaketa Smart Factoryn (Iñaki Lopategui, ARANIA; Iñaki Román, IDS)
    • 10:45 Amaiera: hurrengo pausoak eta ondorioak
  • 11:00-11:30 Kafea eta networkinga

Jardunaldi honetan parte hartu nahi baduzu, bete izen-ematea hemen.

Lotutako albisteak

Imagen
21.10.26
Energia Egunaren bigarren edizioa ospatuko dugu Ermuan

Urriaren 24ko larunbatean, Klima Aldaketaren aurkako Nazioarteko Egunean
Imagen
13.07.26
‘Aclima’ klusterrak eta hainbat garapen-agentziek ontziei buruzko araudi berrira egokitzen lagunduko diete industriei

Horien artean EGAZ Txorierri, Enkarterri, Ermua eta Meatzaldea daude, negozio eredu zirkular eta leahiakorragoak bultzatu nahi dituztenak
Imagen
06.07.26
EmakumeEkin: emakumeen lidergoko adibideak enpresan

Ermuko alkateak hasiera emango dio ekitaldiari