‘Sagarra’ kazolatxo onena eta ‘Urkaregi’ kazolatxo tradizional onena

27.03.25
Erakundea
Gizartea
‘Zahara’ eta ‘Porrusalda bakailao eta odolkiarekin’ kazolatxoengatik

XXIII. Ermuko kazolatxoen lehiaketa 'Sagarra' Gastro Pubarentzat izan da 'Zahara' proposamenarekin eta 'Urkaregi' jatetxearentzat 'Porrusalda bakailaoarekin eta odolkiarekin'. Lobiano Gastronomia Elkarteak antolatutako 2025eko lehiaketan hamabi establezimenduk hartu dute parte, eta zaila izan du epaimahaiak erabakia hartzea, aurkeztutako elaborazioen mailagatik.

Elkarte antolatzaileak diploma bana, 100 €uro, eta Markinako 'Euskitze Likor & Ardoak' banatzailearen produktu-sorta eman zien irabazleei asteartean egindako ekitaldian. Beatriz Gamiz alkatea eta Pedro Gallego zinegotzia sari banaketan parte hartu zuten.

Edizio honetako kazolatxorik onena Jesús Gonzálezen Gastrobar Sagarra-ri egokitu zaio, ‘Zahara’ izeneko kazolatxoagatik. Proposamena zen puntillatxoak frijituta, tenperatura baxuko arrautzarekin, kintxie gelarekin eta pipermin hariekin.

Tradiziozko kazolatxorik onena Andoni Doce zuzendariaren Urkaregi jatetxeko 'Porrusalda bakailaoarekin eta odolkiarekin' kazolatxoarentzat izan da.

Epaimahaia Josema Azpeitia, Josu Mugerza, Patxi Marina Martinez sukaldariek eta Lobiano Elkarteko Jesus Portugalek osatu dute.

Lotutako albisteak

Imagen
25.02.26
Indarkeriarik gabeko eta errespetuan oinarritutako jaien aldeko udal manifestua

Ermuko Udalbatzak Osoko Bilkuran testua aho batez onartu zuen bart iluntzean
Imagen
23.02.26
Ermuak etxebizitzen birgaitzea, alokairua eta eraginkortasun energetikoa bultzatuko ditu eskualdeko bulego ibiltariaren bidez

Herritarrek aholkularitza izango asteartero 8:15etik 12:15era Abiapuntu bulegoan; aldez aurretik hitzordua eskatu behar da
Imagen
23.02.26
Ikas ezazu lurrinak eta kosmetika naturaleko produktuak egiten

Gazteria Arloak doako gazte tailerra antolatu du. Izena emateak martxoaren 4ra arte zabalik