San Juan sua piztuko gaur, urteko gau motzenean

23.06.26
Kultura eta Gazteria
Euskara
Gizartea
Herriko plazan, 22:30etatik aurrera

Txindurri Dantza Taldeak eta Euskal Birusa Elkarteak, San Juan bezperako sua piztuko dute gaur gauean tradizioari jarraiki, leku ugaritan udari hasiera ematen dioen gau magiko honetan egiten den legez. Ekitaldia herriko plazan izango da gaueko hamar eta erdietatik aurrera. Antolatzaileek kartelean iragarri dute akelarrea, irrintzi lehiaketa, San Juan kantua eta korru dantzak suaren inguruan eta, gauerdian suzko zezena izango da.

Gaurkoan, erakustaldiaz gozatzeko aukera berria izanen dugu ermuarrok. Txindurrik akelarrearen tradizioari eutsi, jarduera zaindu eta nobedadeak izango direla aurreratu du.

Lotutako albisteak

Imagen
15.10.26
Greg Izor Blues Quartet taldeak Estatu Batuetako bluesa ekarriko du Ermura

Laukoteak urriaren 17an, larunbatean, joko du Lobiano Kulturgunean, 20:00etan
Imagen
14.10.26
Arcoren kontzertua ostiral honetan, Ermua Antzokian

Granadako abeslari eta konpositoreak kontzertua emango du urriaren 16an, 20:30ean. Bere musikan, letra landuak, soinu akustikoak eta rock melodikoa uztartzen ditu
Imagen
14.10.26
‘La bola negra’ Oscar sarietarako hautagaia, thriller bat, landa-eremuko drama bat eta familian gozatzeko aventura bat, aste honetan Ermua Antzokian

Aste honetako zinema-programazioak lau film-proposamen eskainiko ditu Ermua Antzokian, publiko mota guztientzat: jatorrizko bertsio azpititulatuko zineklub-saio bat, bi film komertzial eta familia osoarekin gozatzeko abentura bat