San Pelaio kalearen oinezkoentzako guneko hiri-altzariak berritu dira

14.02.25
Zerbitzu Teknikoa eta Brigada
Erakundea
Hirigintza
Zerbitzuen alorrak hondatutako eta mantenua behar zuten 22 banku ordezkatu ditu, beste banku birziklatu eta jasangarriago berri batzuk ipiniz

Udal Obra eta Zerbitzuetako Brigadak aste honetan San Pelaio kalearen oinezkoen gunean dauden hogeita bi (22) banku publikoak ordezkatu ditu. Lankideek lehendik zeudenak kendu dituzte – forjakoak eta egur materialezkoak –, noizean behin mantentzea eta margotzea eskatzen zutenak. Horren ordez beste batzuk jarriz, berri horien oinak, eserleku-listoiak eta bizkarraldea plastiko birziklatuzkoak direlarik. Hau da, gaikako bilketaren ontzi-ontzitik berreskuratutako materialarekin eginak daude. Banku horiek ere ehuneko ehunean birziklagarriak dira. Beste bost (5) banku ordezkatu dituzte Onagarai plazaren 12-16an.

Hiri alorrak hondatutako altzariak berritzen jarraituko du urte osoan zehar, eta, horretarako, 70.000 €uroko partida du ekitaldiko aurrekontuan.

Bankuaren ezaugarri teknikoak

"Citizen Eco" banku berria altuagoa eta erosoagoa da. Eserlekuaren oinarriak hiru lama ditu eta bizkarraldekoak beste bi. Erabilitako listoiak "ReBnew" izenekoak dira, jarlekuaren kasuan profil metalikoz indartuak. Beso-euskarridun bankada goi-presioko polimero injektatuz fabrikatuta dago. Ez du mantentze-lanik behar, ez da ezpaldu edo pitzatzen, ezta usteldu edo lehortu ere. Hezetasunarekiko eta eguraldi txarrarekiko erresistentzia handia du. Mota guztietako agente kimikoekiko erresistentea da, eta pintaden eta grafitien kasuan, garbitu egin daiteke. Torlojuak altzairu herdoilgaitzezkoak dira.

Arloko zinegotzi arduradun Rosa Mª Cidek adierazi duenez, "bankuak berrituta, udalerriko espazio publikoak hobetzen jarraitzen dugu, herritarrentzat irisgarriagoak eta erosoagoak izan daitezen. Gure kaleak elkargune eta bizikidetzarako gune izatea nahi dugu, eta banku berriek gure bizilagunen beharrei erantzuten diete. Lanean jarraituko dugu Ermua guztiontzako herri abegitsuagoa eta bizigarriagoa izan dadin".

Lotutako albisteak

Imagen
26.11.25
Gabonetako argiak ostiralean piztuko ditugu Ermuan

Hiri Hezitzaileen Egunean jolasak izango dira ikasleentzat, txokolate-jana eta Gabon Postal lehiaketako lan irabazlea ezagutaraziko
Imagen
25.11.25
Ermua, emakumeenganako indarkeriaren aurka

Azaroak 25: herritarren elkarretaratzea, adierazpen instituzionala eta mobillizazio feminista
Imagen
21.11.25
2025eko Gabonetako erakusleihoen lehiaketa

Izen emate zabalik daude herriko merkataritza eta ostalaritza establezimendu ororentzat