Santixau jaietako kontzertuak: ‘Gatibu’, ‘Los Zigarros’ eta ‘La Perra Blanco’

26.03.25
Kultura eta Gazteria
Gizartea
Lehenengo biak uztailaren 18an eta 19an, San Pelaion, 23:00etan. Hirugarrena plazan, uztailaren 27an, 23:30ean

Jai Batzordeak bilera egin du asteazken honetan, 2025eko Santixauetako egitaraua zehazten hasteko. Batzordeak, Kultura zinegotzia eta Pedro Gallego buru dituela, herriko jaietako kontzertuen berri eman du.

Gatibu’ euskal rock taldea, ‘Los Zigarros’ valentziarrak eta ‘La Perra Blanco’ andaluziarrak izango dira uztailaren 18, 19 eta 27ko gauetako protagonistak, hurrenez hurren, gustu guztietarako musika proposamenekin.

Uztailaren 18an, ostirala, hiru jarduera nagusi horietako lehena izango da. Alex Sardui buru duen ‘Gatibu’ rock taldeak kontzertua eskainiko du San Pelaio plazan 23:00etatik aurrera. Hamar disko kaleratu dituen taldea bere 25. urteurrenean murgilduta dago eta ‘Agur Esan Barik’ bira berezia egingo du aurten, eszenatokiak uzteko.

Uztailaren 19an, larunbata, ‘Los Zigarros’ taldearen txanda izango da. Valentziatik etorritako rock-and-roll taldea. Laukoteak sei disko ditu eta hamahiru urte daramatzate elkarrekin. Taldekideen artean Ovidi eta Álvaro Tormo anaiak daude. ‘Los Zigarros’ taldeak ‘Texas’ taldearekin eta ‘Bryan Adams’ kantari kanadiarrarekin batera joko du ekainaren 7an XVIII. Hoyos del Espinoren (Avila) ‘Músicos en la Naturaleza’, Gredos mendilerroko jaialdian. Ermuan zuzenean gozatzeko aukera izango dugu 23:00etatik aurrera San Pelaion.

Azkenik, eta 2025eko herriko jaiei amaiera emateko, ‘La Perra Blanco’ hirukote rockabillyaz gozatu ahal izango dugu, Alba Blanco gazteak (Linea de la Concepción, Cádiz) buru duena. Taldeak lau disko ditu eta genero honekiko ilusioa berpiztu du, berrogeita hamarreko hamarkadako amerikar musikaren eszenara jarraitzaile berriak erakarriz. Orbe Kardinalaren plazan arituko dira uztailaren 27an, 23:30etatik aurrera.

Bideoak

Lotutako albisteak

Imagen
26.12.25
Festa eta urte amaierako kanpaien aurrerapena

Abenduaren 27an, larunbata, goizaldera arte ekitaldiak eta musika izango dira
Imagen
26.12.25
Gabonetako Haur Parkeak bederatzi egunez irekiko du

Udal kiroldegian abenduaren 26tik urtarrilaren 4ra
Imagen
23.12.25
Antzokiak hiru nobedade zinematografiko proiektatuz agurtuko du urtea

‘Dracula’,‘Golpes' eta ‘Zootropolis ‘dira aurtengo azken hiru tituluak