Sei hautagaitza aurkeztuko dira Ermuko Udal hauteskundeetara

26.04.23
Hauteskundeak
Erakundea
Hauteskundeak
Gizartea
PSE-EE/PSOE, EAJ/PNV, EH Bildu, Elkarrekin Podemos eta PP Udal taldeek hautagaitza errepikatu dute, eta Alderdi Komunista (PCTE) gehitu da zerrendetara

Bizkaiko Aldizkari Ofizialak gaur, asteazkena, argitaratu ditu maiatzaren 28an egingo diren Udal hauteskundeetarako Durangoko Hauteskunde Batzordean aurkeztu diren hautagaitzak.

Ermuak sei hautagaitza izango ditu hauteskunde hauetan. Honako alderdiek aurkeztu dituzte zerrendak gure herrian: Euzko Alderdi Jeltzalea (EAJ/PNV), Euskal Herria Bildu, Euskadiko Alderdi Sozialista – Euskadiko Ezkerra (PSE-EE/PSOE), Alderdi Popularra (PP), Elkarrekin Podemos (Podemos, Ezker Anitza-IU, EQUO Berdeak, Alianza Verde) eta Espainiako Langileen Alderdi Komunista (PCTE).

EAJ/PNVren hautagaitzak Jol Gisasola du buru, Arritokieta Araiztegi, Mikel Cantero eta Miren Urionaguena egungo zinegotziekin batera. Fran Blanco, Maider Totorika, Maria Perez, Carmen Rovira, Jesus Sousa eta Aitor Lopezek osatzen dituzte zerrendako lehen hamar izenak.

EH Bilduk Ermuko Udalean duen bozeramaile Paul Yarza da alderdi honetako zerrendaburua, Joanna Diaz eta Asier Ibaibarriaga egungo zinegotziekin eta Idoia Goikoetxea, Julen Rodriguez, Ainhoa Luz, Izaro Narbaiza, Nerea Rubio, Peio Lopez eta Victor Saezekin batera, besteak beste.

Juan Carlos Abascal Ermuko alkatea da PSE-EE/PSOEren zerrendaburua, eta haren atzetik daude Beatriz Gamiz, Ricardo Martin (independentea), Rosa Maria Cid, Jose Manuel Lopez, Miguel Ledesma, Pedro Gallego, Yaiza Rodriguez, Paula Fonturbel eta Jose Luis Araujo.

PPk bigarren aldiz aurkeztuko du Francisco Javier Sánchez zerrendaburu, Monica Martin-Lorente, Rocio Nogales, Francisco Sanchez, Ana Maria Nogales, Catalina Mateos, Francisco Alonso, Maria Ester Ruido, Maria del Carmen Gomez eta Angel Perezekin batera.

Elkarrekin Podemos izenpean bat egin dute berriro ere Podemos, Ezker Anitza-IU eta EQUO Berdeak alderdiek, Julen Dominguez egungo bozeramailea zerrendaburu dela. Ondoren, Alberto Garcia-Abad zinegotzia, Ainhoa Feijoo, Susana Arce, Estibalitz Arzuaga, Iker Mojon, Eva Maria Fernandez, Markel Gonzalez, Sheila Azcoitia eta Aitor Ferrero daude.

Azkenik, Espainiako Langileen Alderdi Komunista (PCTE) Ermuko Udal hauteskundeetara aurkeztuko da aurten, Oscar Frontaura buru duela. Leire Catala, Jorge Frontaura, Eva Garcia, Mikel Txakartegi, Eneko Lanz, Laura Cuevas, Ioritz Barandiaran, Gloria Maria Lobeto eta Jakes Iñarra dira, besteak beste, alderdi honen hautagaiak.

Behin betiko hautagaitzak datorren asteartean, maiatzak 2, argitaratuko dira. Behin-behineko zerrendak 2023ko apirilaren 26ko Bizkaiko Aldizkari Ofizialaren 80. zenbakian argitaratu dira. Ermuko hautagaitzak dokumentu honen 356. orrialdetik 358. orrialdera bitartean aurki daitezke.

Lotutako albisteak

Imagen
13.10.26
Kontsultatu Hautesle Errolda urriaren 12tik 19ra, azaroaren 29ko hauteskundeetarako zure datuak egiaztatzeko

Ermuko Udalak, azaroaren 29an egingo diren Espainiako Gorte Nagusietarako hauteskundeei begira, Hautesle Errolda kontsultatzeko aukera eskaintzen die herritarrei urriaren 12tik 19ra bitartean, biak barne
Imagen
07.10.26
Ermuak udal zerga, tasa eta prezioak %2,3 eguneratzea eta gizarte-bonifikazioak handitzea proposatu du 2027rako

Proposamenak familiei eta baliabide ekonomiko gutxien dituzten pertsonei zuzendutako laguntza-neurriak indartzen ditu; besteak beste, hobari berriak OHZan, Kulturan eta Kirolean, eta kultura-tarifak bere horretan mantentzea
Imagen
01.09.26
Liburutegiak jarduera programari hasiera emango dio

Urteko azken lauhilekoari dagozkionak