'Sirat' filmak ez dizu epel utziko

19.08.26
Kultura eta Gazteria
Gizartea
Gaur 22:00etan proiektatuko, plazan

Asteazken honetan kaleko eta udako zine zikloaren seigarren proiekzioa ikusi ahal izango dugu kalean. Seigarren proposamena Óliver Laxek zuzendutako ‘Sirât’ titulua da, 2025ean estreinatu zena; Sergi Lopez eta Bruno Núñez Arjona protagonistak izanik. 114 minutu irauten duen ekoizpen espainiarra da.

Plazan ikusi ahal izango dugu gaueko hamarretatik saurrera. Bidaia sentsorial eta moral bizia da filma, aita-semea Marokoko basamortuetan desagertutako alaba eta arreba aurkitzeko egiten ari diren bilaketa etsitua kontatzen duena.

Sinopsia

Gizon bat (Sergi López) eta bere semea (Bruno Núñez) Marokon galdutako rave batera iritsi dira. Duela hilabete batzuk desagertu zen Mar alaba eta arrebaren bila dabiltza. Beren argazkia behin eta berriz banatzen dute, musika elektronikoz eta ezagutzen ez duten askatasun mota batez inguratuta. Rave mugidaren jarraitzaile taldea ezagutzen dute eta basamortuan ospatuko den azken festara jarraitzea erabakitzen, neska aurkitzeko azken aukera bezala.

Bideoak

Lotutako albisteak

Imagen
15.10.26
Greg Izor Blues Quartet taldeak Estatu Batuetako bluesa ekarriko du Ermura

Laukoteak urriaren 17an, larunbatean, joko du Lobiano Kulturgunean, 20:00etan
Imagen
14.10.26
Arcoren kontzertua ostiral honetan, Ermua Antzokian

Granadako abeslari eta konpositoreak kontzertua emango du urriaren 16an, 20:30ean. Bere musikan, letra landuak, soinu akustikoak eta rock melodikoa uztartzen ditu
Imagen
14.10.26
‘La bola negra’ Oscar sarietarako hautagaia, thriller bat, landa-eremuko drama bat eta familian gozatzeko aventura bat, aste honetan Ermua Antzokian

Aste honetako zinema-programazioak lau film-proposamen eskainiko ditu Ermua Antzokian, publiko mota guztientzat: jatorrizko bertsio azpititulatuko zineklub-saio bat, bi film komertzial eta familia osoarekin gozatzeko abentura bat