Zaporeak elkartearen eskualdeko VIII. erronka gaur hasiko da

09.03.26
Immigrazioa eta nazioarteko lankidetza
Erakundea
Gizartea
Produktuak martxoaren 9tik 12ra bitartean jasoko dira, Ermuan arroz luzea. Errazioen tupper solidarioa eta zozketa larunbatean, hilak 14an Eibarren

Zaporeak Gobernuz Kanpoko Erakundeak gaurko astelehenean ekingo dio Lesbosen (Grezian) errefuxiatuentzat Debabarrenan ahalik eta elikagai gehien biltzeko helburua duen 2026eko erronka solidarioari. Elkartearen leloa "behar duenarentzako eguneko otordu duina" da. Aurten Zaporeak Debabarrenan 25 tona genero lortu nahi ditu errefuxiatuei janaria zerbitzatu ahal izateko. Eskualdeko zortzi udalerrik hartzen dugu parte: Ermua, Eibar, Elgoibar, Mallabia, Soraluze, Deba, Mendaro eta Mutriku.

Parte hartzen duen udalerri bakoitzari jaso beharreko produktu bat esleitu zaio. Ermuan, Soraluzen eta Deban arroz luzea bilduko dugu; Eibarren, dilista pardina; Elgoibarren, garbantzu pedrosillanoa; eta Mallabian eta Mendaron, hodi-makarroia eta Mutrikun arrain-kontserba. Gure herriaren kasuan, arroz paketeak Eroski dendan, Beta elektrizitate dendan, Sagarra gastro-pubean, BM supermerkatuan eta AEK Kaltxangon entregatu ahal izango ditugu.

Laguntzeko moduak: tupper solidarioa eta zozketa-txartelak erostea, edo dirua ematea

Ahalik eta produktu gehien bildu ondoren, larunbatean, hilak 14an, Tupper Solidarioa ospatuko da Eibarko Errebal plazan, eguerdiko 12:30etatik 3etara bitartean. Ekitaldi honetan, 5 euroren truke, tupperra erosi ahal izango dugu Lumagorri oilaskodun arrozarekin eta fruta pieza bat ere. Zaporeak elkarteko sukaldari laguntzaileak arduratuko dira bazkaria prestatzeaz.

Beste aukera bat da bailarako establezimenduetan 10 afari bikoitz eta toki artisten pintura koadroak zozketatzeko 1 €-ko txartelak erostea da. Gainera, Debabarreneko Zaporeak taldeak kontu korrontea ireki du La Caixan, nahi duen herritar guztien ekarpen ekonomikoak jasotzeko. Kontu zenbakia ES53 21002724 8101 0066 3988 da.

Erronkan bildutako produktu guztiak Greziako Lesbos uhartera bidaltzen dira, eta han babesten dira gerratik ihesi doazen pertsonak. Zaporeak sukaldaritzan aritzen da, eta egunero banatzen ditu elikagai horiekin prestatutako 3.000 anoa. Horrez gain, astean 7.000 litro esne eta 2.500 kilo fruta ematen ditu, dohaintzen diruarekin bertatik bertara erosten direnak.

Dokumentuak

Lotutako albisteak

Imagen
13.10.26
Kontsultatu Hautesle Errolda urriaren 12tik 19ra, azaroaren 29ko hauteskundeetarako zure datuak egiaztatzeko

Ermuko Udalak, azaroaren 29an egingo diren Espainiako Gorte Nagusietarako hauteskundeei begira, Hautesle Errolda kontsultatzeko aukera eskaintzen die herritarrei urriaren 12tik 19ra bitartean, biak barne
Imagen
07.10.26
Ermuak udal zerga, tasa eta prezioak %2,3 eguneratzea eta gizarte-bonifikazioak handitzea proposatu du 2027rako

Proposamenak familiei eta baliabide ekonomiko gutxien dituzten pertsonei zuzendutako laguntza-neurriak indartzen ditu; besteak beste, hobari berriak OHZan, Kulturan eta Kirolean, eta kultura-tarifak bere horretan mantentzea
Imagen
01.09.26
Liburutegiak jarduera programari hasiera emango dio

Urteko azken lauhilekoari dagozkionak