'Space Jam: aro berria' filma proiektatuko dugu gaur, San Pelaion

01.07.26
Kultura eta Gazteria
Erakundea
Gizartea
Gaueko 9etan, haur eta familientzako kaleko zine zikloaren barne

Kaleko zinearen haur eta familientzako zikloak aurrera jarraituko du gaur, programaturiko bigarren filmaren proiekzioarekin. Gaurkoan, "Space Jam: aro berria" tituluko filma proiektatuko dugu euskaraz, 21:00etan, San Pelaio parkean. Euria egiten badu, proiekzioa plazako espazio estalira eramango da.

‘‘Space Jam: aro berria' 2021eko filma da, Malcolm D. Leek zuzendua, animazioaren eta live-actiona deritzanaren arteko nahasketaz, ‘Space Jam: El juego del siglo’ tituluaren jarraipena delarik. 2021eko uztailaren 15ean estreinatu zen.

Sinopsia

Warner Brosen estudioetara egindako bidaian, LeBron James NBAko superizarra eta bere seme Dom ustekabean harrapatuta geratu dira Warnerren istorio eta pertsonaia guztiak biltzen dituen mundu batean, 'AI G' izeneko indar ahalguztidun baten kontrolpean. Bugs Bunnyr perstonaiaren laguntzarekin, Looney Tunes-eko lagunak errekrutatzen ditu bere seme galdua erreskatatzeko. Etxera itzultzeko, LeBronek eta Tunesek 'AI G' -ren plan misteriotsua argitu behar dute, eta saskibaloi epikoko partida bat irabazi, non NBAko eta WNBAko izar handienen super bertsio digitalak neurtuko diren, mundu osoa begira dutelarik.

Datorren astelehenean, uztailak 6, zikloaren hirugarren filma ikusi ahal izango dugu: ‘Momiak’, honako emanaldi hau ere euskaraz izango delarik. Proiekzioa 21:00etan izango da San Pelaion eta euria bada, plazako espazio estalira lekuz aldatuko da.

Lotutako albisteak

Imagen
15.10.26
Greg Izor Blues Quartet taldeak Estatu Batuetako bluesa ekarriko du Ermura

Laukoteak urriaren 17an, larunbatean, joko du Lobiano Kulturgunean, 20:00etan
Imagen
14.10.26
Arcoren kontzertua ostiral honetan, Ermua Antzokian

Granadako abeslari eta konpositoreak kontzertua emango du urriaren 16an, 20:30ean. Bere musikan, letra landuak, soinu akustikoak eta rock melodikoa uztartzen ditu
Imagen
14.10.26
‘La bola negra’ Oscar sarietarako hautagaia, thriller bat, landa-eremuko drama bat eta familian gozatzeko aventura bat, aste honetan Ermua Antzokian

Aste honetako zinema-programazioak lau film-proposamen eskainiko ditu Ermua Antzokian, publiko mota guztientzat: jatorrizko bertsio azpititulatuko zineklub-saio bat, bi film komertzial eta familia osoarekin gozatzeko abentura bat