Tailer berri bi antolatu ditu Kultura sailak
Udal Kultura Sailak bi ikastaro berri antolatu ditu herritarrentzat, azaroan eta abenduan Lobiano Kultur Gunean gauzatuko direnak.
Lehenengo jarduera 'Estresaren eta antsietatearen kudeaketari' buruzko tailer bat da. Ikastaro hau astelehen eta astearteetan egingo da azaroaren 21etik abenduaren 19ra, Lobianon 17:30etatik 19:30etara. Izena ematearen prezioa 25 eurokoa da, eta 22,50 eurora jaisten da ikasle, jubilatu, langabezian dauden (Lanbideko txartelarekin) eta gazteentzat (Gazte Txartelarekin).
Bigarren tailerra krema hidratatzaileak eta kandela naturalak egiten ikasteko izango da. 3 orduko ikastaro bat egingo da azaroaren 27an (astelehena) eta abenduaren 11n (astelehena), 18:00etatik 19:30era, Lobianon. Matrikulak 15 euroko prezioa du oro har, 13,50 eurora arte murriztuta lehen aipatutako salbuespenetarako. Materialak matrikularen barne daude eta parte-hartzaile bakoitzak egiten dituen produktuak eramango ditu etxera.
Bi jardueretarako izena emateko epea zabalik dago gaurtik, azaroaren13tik, plazak bete arte. Plazak mugatuak dira eta gutxienez 8 pertsona interesatu behar dira taldea osatu eta tailerra egiteko. Talde bakoitzeko gehienez 12-13 parte-hartzaile hartuko dira.
Lotutako albisteak
Aste honetan "Bugonia", "Los Tigres", "Die, my love" eta "Cuerpos locas" proiektatuko ditu.
Programazioa askotarikoa da eta musika, antzerkia, umorea, dantza, zirkua eta familia ikuskizunak biltzen ditu
Egoitza elektronikoaren bidez, Abiapuntu bulegoan edo Liburutegian