Tanttakaren ‘Desobedienteak 18/98’ antzelana hartuko du Antzokiak

06.05.26
Kultura eta Gazteria
Ermua Antzokia
Gizartea
Antzezpena ostiraleko 20:30ean izango da, euskaraz

‘Tanttaka teatroa'k ‘Desobedienteak 18/98' antzezlana aurkeztuko du ostiral honetan, 20:30ean, Ermua Antzokian. María Goiricelayaren obra da, zuzendaritza partekatzen dutelarik Mireia Gabilondok eta Fernando Bernuések. Emanaldiak 85 minutu irauten du eta euskaraz eskainiko da. Sarrerak 10 euro balio du eta aldez aurretik eros dezakegu Lobiano Kulturgunean, Kutxabankeko atarian edo kutxazainetan, edo leihatilan emanaldia hasi baino lehen. Antzezleak Aitziber Garmendia, Telmo Irureta eta Mireia Gabilondo dira.

'Desobedienteak 18/98' antzezlana euskal historia garaikideko auzi judizial polemikoenetako batera garamatza. Antzezpenak 18/98 sumarioa izan zen prozesu judizial polemikoan murgiltzen gaitu. Bertan, gizarte-mugimenduei lotutako fundazio batetik eskubide zibilak defendatzen zituzten hainbat pertsona auzipetu zituzten. Ainhoa Zientzia Politikoetan doktoratu berri da, eta desobedientzia zibilari buruzko doktore-tesia defendatu behar du auzitegi akademiko baten aurrean. Esanahiz beteriko adibideen bidez, desobedientzia zibilak eskubide zibilen historian izan duen paper erabakigarriaz eta eskubide horiek irabazteko bideaz hitz egiten digu lanak.

Tanttaka Teatroak sumario ezagun hura berrirakurtzen du, bizi izan zutenen ahots eta oroimenetik abiatuta, obrak mahai gaineratzen ditu hainbat zalantza, zauri eta arretarik gabe entzun gabe geratu ziren kontakizunak.

Lotutako albisteak

Imagen
21.10.26
2026-2027 ikasturteko Haurren Kontseiluak lanari ekin dio gaur

Alkateak kideei harrera egin die eta Udala ezagutzea eta eragiten dieten gaietan hobekuntzak proposatzea izango dute erronka
Imagen
20.10.26
Carmen Moralesek Rocío Dúrcal omenduko du Ermua Antzokian

Ostiral honetan “Rocío Dúrcal es inolvidable” ikuskizuna ikusi ahal izango dugu Ermuan, musikaren, umorearen eta emozioen bidez, artistaren bizitza eta abestiak errepasatzen dituen emanaldia
Imagen
19.10.26
Asiako kultura, gastronomia eta tradizioak ezagutzeko tailerra Lobianon

Ermuko Udaleko Kultura Sailak Txinako eta Japoniako gastronomia eta tradizioak ezagutzeko tailerra antolatu du, 18 urtetik gorakoentzat. Azaroko astelehenetan izango da, 18:00etatik 20:00etara, Lobianon