"Teresa" eta "La ermita", Ermua Antzokiko asteko zine eskaintzan

19.12.23
Kultura eta Gazteria
Ermua Antzokia
Gabon egunak tarteko, aste honetan ez da haurrentzako emanaldirik izango

Ermua Antzokiak bi film berri eskainiko ditu aste honetan. Zineklubak emango dio hasiera aste honetako programazioari Teresa zinta espainiarraren emanaldiarekin. Drama biografiko honetan, Teresa Inkisidorearen etorreraren zain dago epaitua izateko. Bere bisitaren eta hitzen araberakoa izango da bere etorkizuna: askatasuna, kartzela edo sua. Paula Ortizek zuzendutako filma Juan Mayorgaren La lengua en pedazos antzezlanaren egokitzapena da, Santa Teresa de Jesús, Avilako Santa Teresa bezala ere ezaguna, lanean oinarritua. Teresa ostegunean izango da ikusgai, 20:30ean.

Asteko film komertzialari dagokionez, larunbatean Carlota Peredaren La ermita proiektatuko da. Belen Rueda eta Maia Zaitegi dira fantasiazko eta beldurrezko zinta honetako protagonistak, eta bertan, Emma gazteak bere herriko ermitan mendeak harrapatuta daramatzan neskato baten espirituarekin komunikatzen ikasi nahi du. Horretarako, Carol medium faltsu sineskaitza konbentzitzen saiatuko da, mamuekin hitz egiten erakuts diezaion. Bere laguntza izango da bera hiltzen denean ama gaixoari lotuta jarraitzeko bide bakarra. Carolek babesten ez badu, Emmaren bizitza arriskuan egongo da. La ermita 19:30ean eta 22:00etan eskainiko da.

Bideoak

Lotutako albisteak

Imagen
02.12.25
Ermua Antzokiak aurtengo lau estreinaldi eskainiko ditu

Aste honetan "Bugonia", "Los Tigres", "Die, my love" eta "Cuerpos locas" proiektatuko ditu.
Imagen
01.12.25
Ermua Antzokiak eta Lobianok 19 ikuskizun eskainiko dituzte datorren urtarriletik maiatzera bitartean

Programazioa askotarikoa da eta musika, antzerkia, umorea, dantza, zirkua eta familia ikuskizunak biltzen ditu
Imagen
28.11.25
Gaztegunera sartu ahal izateko, eman izena

Egoitza elektronikoaren bidez, Abiapuntu bulegoan edo Liburutegian