Thriller bi, drama eta animazio bana dira Antzokiaren asteko zine proposamenak

28.04.26
Kultura eta Gazteria
Ermua Antzokia
Gizartea
Aretoak ‘Águilas de El Cairo’, ‘Incontrolable’, ‘Kraken: el libro negro de las horas’ eta ‘Ninja laukiduna. Sorrera’ tituluak proiektatuko ditu

Ermua Antzokiak formatu handiko zinemarik onena ekarriko digu beste aste batez. Ostegunean zineklubaren saioan ‘Águilas de El Cairo’ filma ikusi ahal izango dugu, Tarik Saleh-k zuzendutako 127 minutuko ekoizpen suediarra. Drama eta politika nahasten dituen thrillerra da, jatorrizko bertsioan gaztelaniazko azpitituluekin ikusi ahal izango duguna. Filmak kontatzen du nola George Fahmyk, Egiptoko aktorerik maitatuenak, Egiptoko agintari gorenek enkargatutako film baten protagonista izateko presioa jasotzen duen. Gogoz kontra onartzen duen arren, herrialdeko pertsona boteretsuenen talde hautatuan sartzeko atea izango da paper hori.

Zine komertzialari dagokionez, larunbatean 19:30ean eta astelehenean 20:30ean, hurrenez hurren, ‘Incontrolable’ Kirk Jonesek zuzendu duen ekoizpen britainiarra ikusi ahal izango dugu. Benetako gertakarietan oinarritutako drama da, gaixotasun arraro bati heltzen diona. John Davidson-i Tourette sindromea diagnostikatu zioten 15 urterekin. Bere kideek ero bezala seinalatua, Johnek inor gutxik ezagutzen zuen baldintza batekin borrokatu zuen.

Asteko bigarren proposamen komertziala ‘Kraken: el libro negro de las horas'; aurten bertan estreinatutakoa, Manuel Sanabriak eta Joaquín Llamasek zuzenduta. 111 minutuko luzapena duen ekoizpen nazionala da. Thriller poliziakoa, intrigazkoa. Eva G. Saénz de Urturiren eleberrian oinarrituta dago eta Gasteizen kokatzen da 2022an. Unai López de Ayala inspektore ohi eta profilatzaile kriminalak, Kraken ezizenez ezagutzen denak, dei anonimoa jaso du, bere familiaren iraganaz dakiena erabat aldatuko duena. Larunbatean 22:00etan eta igandean 20:30ean ikusi ahal izango dugu, hurrenez hurren.

Azkenik, gazte eta familientzako saioan, igandeko 17:00etan, ‘Ninja laukiduna. Sorrera’. Ekoizpen daniarra, iaz estreinatutakoa. Ninjen inguruko akziozko eta abenturazko zinema. Nerabe batek ninjen abenturekiko interesa galdu du, bere ninja lagun magikoa axolagabe eta triste sentiaraziz. Gaztearen errutina errotik aldatzen da arazoak sortzen dituen matoi batekin topo egiten duenean, horren ondorioz, bere beldurrei aurre egin behar izango die. Bere lagun ninjak bere burua defendatzera eta bere buruarengan konfiantza berreskuratzera bultzatzen du.

Bideoak

Lotutako albisteak

Imagen
21.10.26
2026-2027 ikasturteko Haurren Kontseiluak lanari ekin dio gaur

Alkateak kideei harrera egin die eta Udala ezagutzea eta eragiten dieten gaietan hobekuntzak proposatzea izango dute erronka
Imagen
20.10.26
Carmen Moralesek Rocío Dúrcal omenduko du Ermua Antzokian

Ostiral honetan “Rocío Dúrcal es inolvidable” ikuskizuna ikusi ahal izango dugu Ermuan, musikaren, umorearen eta emozioen bidez, artistaren bizitza eta abestiak errepasatzen dituen emanaldia
Imagen
19.10.26
Asiako kultura, gastronomia eta tradizioak ezagutzeko tailerra Lobianon

Ermuko Udaleko Kultura Sailak Txinako eta Japoniako gastronomia eta tradizioak ezagutzeko tailerra antolatu du, 18 urtetik gorakoentzat. Azaroko astelehenetan izango da, 18:00etatik 20:00etara, Lobianon