Tokiko dendek gabonetako merkatua egingo
Herriko hamar saltokik produktuak eskainiko dituzte abenduaren 20 eta 21ean, 11:00etatik 15:00etara eta 16:30etatik 20:00etara Gabonetako azokan. Haurrentzako jarduera dibertigarriak izango dira: aurpegi margoketa, txokolatea, Gabonetako diskoa, marrazki lehiaketa eta Olentzero eta Mari Domingiri zuzenduriko eskutitzak bilduko, gozoki banaketa.
Larunbatean, 19:30ean, Gabonetako erakusleihoen lehiaketako sariak banatuko dira zaizkie denda irabazleei. Jarduera bakoitzaren xehetasuna eta ordutegia irudien atalean uzten dizuegun kartelean dituzue.
Parte hartuko duten establezimenduak honako hauek dira: "Irati" apaindegia, "Irrikirri", Lulu Haur arropa, Ermua Print, "Gauzak”, Leire Rasco unisex ileapaindegia, Quetzal, Arcos Tatto Studio, Arcos Estetika eta Villa de Ermua Denda.
Lotutako albisteak
Kultura Sailak lehiaketako kartel irabazlearen berri eman du gaur, zeina Edurne Cacho aragoiarraren lana den eta animali biak bateratzen dituen
Rio de Oro gobernuz kanpoko erakundeak gutxienez 5 familiaren bila dabil kanpaina honetarako
Ez dago sarrerarik eskuragarri, guztiak saldu direlako