Udaberriari harrera egiteko festa
Oraintsu urtaroz aldatu gara eta udaberria iristea, horri harrera egin eta ospatzeko arrazoia da. Egunek argi gehiago dute, luzeagoak dira eta eguraldiak lagun izan ohi dugu. Hori dela eta, datorren larunbatean, herriko plazan musika zuzenean jartzeko dozena erdi disc-jockey bilduko dituen musika programa izango dugu. Motorrak berotzen joateko, larunbat honetan Gastro Pub Sagarrak aurre-festa hartuko du Iker B Dj-aren musikarekin, 0:30etatik 2:00etara.
Ekitaldi gehienak zortzi egun barru izango dira, apirilaren 20an, larunbatean. Egun berezia eta bizia izango da hori, Aste Santuaren eta Pazko-egunen ondorengoa. Musika eta giroa izango dira nagusi Orbe Kardinalaren plazan, 19:00etatik 02:00etara, eta denbora tarte horretan sei DJ arituko direla aurreikusi eta iragarri da.
Arratsaldez eta gauez, estilo eta korronte berrienetako azkena eta ezagunena jarriko dute: Iker B; Baby G; Gorka Pérez, Danel Santiago, Andoni S eta Daaira dj ermuarrak.
Hauexek dira horietako bakoitzerako aurreikusi eta ezarritako ordu-tarteak:
- 19:00etatik 20:15era: Daaira
- 20:15etik 21:30era: Andoni S
- 21:30etik 22:30era: Danel Santiago
- 22:30etik 23:45era: Iker B
- 23:45etik 00:30era: Baby G
- 00:30etik 2:00etara: Gorka Pérez
Lotutako albisteak
Datorren astelehenean talde erredaktorea Lobiano Kulturgunean izango da arratsaldeko 18:30etatik aurrera
Lana ‘Sudergintza’ kooperatibak egingno du eta udarako prest izatea espero da
Lanak maiatzaren 3ko 23 orduak arte aurkeztu ahal izango dira