Udal kirol instalazioen ateak irekiko dizkigu txartel birtualak

Udal kirol alorrak amaitu du bere instalazioetara sartu ahal izateko txartel birtualaren hedapena. Ermua Kirolak-ek QR kodeko irakurgailuak jarri ditu M. Ángel Blanco kiroldegira sartzeko tornuetan, lehenengo Betiondoko kirol gunean egin ondoren. Funtzionalitate berria App Ermua Kirolak-en eta 'Nik patrika digitala' -n erabil daiteke.
Hamabi (12) urtetik gorako abonatuok eta "Ermua Kirolak" APP-a deskargatuta daukagunok, jada badaukagu gure txartel digitala "Ermua Kirolak" APP-aren lehen orrian, baita horrek gehitzen duen funtzionaltasuna ere. Txartela birtualaren irudiaren gainean sakatuz gero, QR kode bat, argazkia eta titularraren datuak (izen-abizenak, jaiotze-data eta posta elektronikoa) erakusten dituen bigarren pantaila batera sartuko gara. QR kode hori tornuaren irakurgailura hurbiltzen badugu, gailuak hesia irekiko du instalazioan sartu edo irten ahal izateko.
"Ermua Kirolak" aplikazioa eskuragarri dago Android (Google Play) eta iOS (App Store) sistemen aplikazioetarako.
Aplikazioan izena eman dezakezu baldintza hauek betetzen badituzu:
- Ermua Kirolak-eko abonatua eta 12 urtetik gorakoa izanda.
- NANa eta posta elektronikoa edukitzea, eta bi datu horiek "Ermua Kirolak" fitxan jasota edukitzea.
"Ermua Kirolak" APPak hainbat gestio errazten dizkizu, hala nola ikastaroetan izena ematea, instalazioen erreserbak hartzea, premium jarduerak edo bonuak, esate baterako. Hemendik aurrera, instalazioetara txartel fisikorik gabe sartzeko identifikazio-modua izango duzu. Nolanahi ere, txartel fisikoak indarrean eta erabilgai jarraituko du, eta hori gorde egin beharko dugu.
Gure txartel birtuala jada ‘NIK Patrika digitalean’ gehitu dezakegu
Ermua Kirolak Eusko Jaurlaritzaren ‘NIK Patrika digitala’ ekimenari atxiki zaio. Horri esker, abonatutako pertsonek gure identifikazio-txartel pertsonala txertatu eta eraman ahal izango dugu gure esku-telefonoetan, eta terminalarekin udal-instalazioetara sartu. Aplikazioan, euskal erakundeek igorritako beste txartel batzuk ere eraman ahal izango ditugu (Osakidetza, liburutegi-sarea, familia ugaria, eta abar).
Txartela aplikazioan kargatu nahi duten Ermua Kirolak-eko abonatuek BakQ identifikazio elektronikoko sistema eduki beharko dute. Deskargatu ondoren, NIK Patrika Digitala aplikaziotik bertatik sartu ahal izango dira Ermua Kirolak gunearen bulego birtualera, eta instalazioen erreserbak, ikastaroetako altak eta abar kudeatu ahal izango dituzte.
NIK Patrika Digitalaren kasuan, aplikazioak aukera ematen die familia-abonuaren titularrei beren seme-alaben txartel birtualak deskargatzeko.
Lotutako albisteak

Polizia Nazionalari eskaera egin dio, administrazio hurbil eta digitalki eskuragarriaren bidean aurrera egiteko

Maiatzaren 3tik ekainaren 12ra ordu gehiago irekiko ditu egunero eta baita asteburuetan ere

Bide arrisku eta ezbeharrei buruzko sentsibilizazio programak datorren astelehenean Ermura etorriko