Udal langileek haur eta nerabeen inguruko berariazko prestakuntza jaso dute

05.03.26
Kultura eta Gazteria
Hezkuntza
Erakundea
Gizartea
Ermuak haur eta gazteenekin duen konpromisoa sendotu du

Ermuan argi daukagu gure haur eta nerabeak herriaren etorkizuna ezezik, oraina ere badirela. Urteetako lanaren ondorioz, UNICEFek Haurren Lagunen hiri gisa eman digun aitortza lanean jarraitzera eraman gaitu eta 2026 honetan ilusioz jarraitzen dugu Haur eta Nerabeen II. Planean aurrera egiten.

Aipatu plana paperean bakarrik ez dadin geratu eta gure adingabeen egunerokotasuna hobetuko duen errealitate batean bihurtzeko, Udalak langileentzat prestakuntza jardunaldiak antolatu ditu otsailaren azken astean, 23an eta 27an. Prestakuntza horren helburua arlo guztietako profesionalek -Hezkuntza eta Kulturatik hasita Herritarren Segurtasunera, Kiroletara edo Bulego Teknikoraino– Haur eta Nerabeen Udal Plana (HANUP) sakonago ezagutzea, eta eguneroko zereginean bide orri bera partekatzea.

Hau da, profesional bakoitzak adingabeen eskubideak bere egunerokoan nola integratu jakiteko prestakuntza, hiriaren diseinuan haien ahotsa entzungo dela eta berdintasun, osasun, partaidetza, kultura, ingurumen, hirigintza eta abarreko politikek Ermuko haur eta nerabe guztiak kontuan hartuko dituztela bermatzeko.

Ikuspegi hezitzaile horretan sakontzeko, Ermuak maila goreneko bi hizlariren partehartzea izan du: Jordi Collet Sabé, Hezkuntzaren Soziologiako katedraduna eta komunitate gizatiarragoak sortzen aditua, eta Elsa Fuentes Do Rosario, UNICEF Euskadiko koordinatzailea, munduko haurren eskubideak zaintzen dituen erakundearen esperientzia hurbildu duena.

Prestakuntza honekin, gure Udalak konpromiso sendo eta koherentea indartzen du: modu koordinatuan lan egitea, Ermua eskubide, segurtasun eta autonomia osoz hazteko lekua izan dadin. Hori izango da araua eta ez salbuespena.

Lotutako albisteak

Imagen
21.10.26
2026-2027 ikasturteko Haurren Kontseiluak lanari ekin dio gaur

Alkateak kideei harrera egin die eta Udala ezagutzea eta eragiten dieten gaietan hobekuntzak proposatzea izango dute erronka
Imagen
20.10.26
Carmen Moralesek Rocío Dúrcal omenduko du Ermua Antzokian

Ostiral honetan “Rocío Dúrcal es inolvidable” ikuskizuna ikusi ahal izango dugu Ermuan, musikaren, umorearen eta emozioen bidez, artistaren bizitza eta abestiak errepasatzen dituen emanaldia
Imagen
19.10.26
Asiako kultura, gastronomia eta tradizioak ezagutzeko tailerra Lobianon

Ermuko Udaleko Kultura Sailak Txinako eta Japoniako gastronomia eta tradizioak ezagutzeko tailerra antolatu du, 18 urtetik gorakoentzat. Azaroko astelehenetan izango da, 18:00etatik 20:00etara, Lobianon