Udal Liburutegiak apirilaren 8an irekiko ditu ateak

20.03.24
Liburutegi berrira bisita
Udal Liburutegia
Kultura eta Gazteria
Udal korporazioak Teresa Murga eraikineko instalazio berrituak bisitatu ditu prestaketen azken txanpan

Ermuko Udal Liburutegi Zerbitzua azken ukituak prestatzen ari da Teresa Murga eraikineko instalazio berrituak berriro irekitzeko. Apirilaren 8a., astelehena, da herritarrei ateak irekitzeko zehaztu den eguna, eta Udalbatzak astearte honetan instalazioak bisitatu ditu liburutegiko langileekin batera. Eraldaketak Udal liburutegi zerbitzuaren 35. urteurrenarekin bat egiten du, eta Teresa Murga eraikinera lekualdatu zenetik mende laurdena.

Herritarren beharrei eta gizartearen erronka berriei erantzunez, Ermuko Udal liburutegiak Teresa Murga eraikinaren bi solairu osotan banatutako instalazio zabalak izango ditu apirilaren 8tik aurrera. Lehenengo solairua haur eta gazteentzako eta, oro har, irakurleentzako izango da; izan ere, "bebeteka" gela bat (0-4 urte), haurrentzako irakurketa-gunea (5-11) eta gazteentzako gunea (12-16) ditu. Haur-gazte literatura zein helduentzako irakurketak solairu honetan aurkitu ahal izango dira, momentuan bertan irakurtzeko edo maileguan eramateko.

Liburutegiaren bigarren solairuari dagokionez, bere funtzionalitate nagusia ikastekoa izango da. Mahai luzeak ditu, entxufeekin, ikasteko asmoz gerturatzen diren pertsonentzat, baita mahai altuak ere, eta gela itxiak 2, 4 edo pertsona gehiagoko taldeetan lan egiteko. Solairu honetako funts bibliografikoa teknikoagoa da, gai zehatzagoei buruzko materialekin. Hemeroteka gune bat ere badu aldizkariak eta prentsa irakurri ahal izateko. Automailegurako puntu bat ere eskuragarri dago bertan, materialak hartu ahal izateko lehiatilatik pasatu gabe.

Bestalde, hirugarren solairuan, Udal Euskaltegia kokatzen den gune berean, areto ezberdinak gaitu dira mota desberdinetako tailerrak eta ekimenak burutu ahal izateko.

Solairu guztiak irisgarriak dira hall nagusitik, bai eskailerekin, bai liburutegi barruraino iristen den igogailu batekin. Hall horretan janaria eta edaria erosteko makinak jarri dira, baita pantaila handi bat ere, duela 35 eta 25 urte liburutegia zabaldu zeneko erabiltzaileen hitzak eta Teresa Murgari eginiko elkarrizketa ikusteko eta entzuteko.

Instalazioak berriz irekitzeko azken txanpa honetan, liburutegiko langileek 51.000 erreferentzia baino gehiago dituen liburutegi-funtsa berriro etiketatzen eta sailkatzen jarraitzen dute, unitate bakoitzean RFID teknologia integratzeko. Horrela, dokumentuen erabileraren kontrola, bildumaren inbentarioa, maileguaren kudeaketa eta dokumentuen itzulketa, lapurretaren aurkako segurtasuna, dokumentuen espazioaren identifikazioa eta kontrola erraztuko dira.

Lotutako albisteak

Imagen
07.05.24
‘Pequeñas cartas indiscretas’ eta ‘Civil war’: astebururako zinema proposamenak

'El consentimiento' (JBA) osteguneko zineklubean eta 'Un Rey supermono' igandean haurrentzako saioan
Imagen
06.05.24
Astearte honetan hasiko dira Oporretan Jolaserako izen-emateak

Udako jarduerak Lehen Hezkuntzako 1. eta 6. maila bitarteko haurrei zuzenduta daude
Imagen
Fotografía de las protagonistas de la obra
02.05.24
Paula Prol ermuarrak "Mi madre también quiso ser pez" antzezlana aurkeztuko du

Ikuskizuna ostiral honetan, maiatzak 3, 20:30ean izango da Ermua Antzokian