Udalak behin-behineko langileak kontratatzeko bi hautaketa-prozesu hasi ditu

07.03.24
Enplegua
Ekonomi Sustapena
Lanbideren bitartez, berrikuntza-agente eta programa-teknikari bana kontratatuko ditu urtea amaitu arte

Ermuko Udalak bi hautaketa prozesu hasi ditu Lanbide-Euskal Enplegu Zerbitzuaren bitartez, urte amaierara arte bi teknikari lanpostu aldi baterako kontratatzeko. Bi kasuetan unibertsitateko lizentziatura edo gradua eduki behar da, eta hizkuntzen ezagutza egiaztatu: euskara eta ingelesa, indarrean dauden ziurtagiri ofizialen arabera. Kontratua aldi baterako lan-kontratua izango da, eta hamar hilabeteko iraupena izango du. Lanaldia jarraitua izango da eta 8:00etatik 15:00etara egingo da.

Parte hartu nahi duten pertsonek Lanbiden izena emanda egon behar dute langabe gisa edo enplegua hobetzeko eskatzaile izan behar dute.

Lanpostuak eta ezaugarriak

Berrikuntza-eragileak tokiko korporazioak diseinatutako berrikuntza-politikak gauzatzeko beharrezkoak diren jarduerak garatuko ditu. Eginkizun nagusiak honako hauek izango dira: proiektuak lizitatzea eta garatzea; ekintzailetza teknologikoa sustatzea; iraunkortasun-planak abian jartzea; energia aurrezteko planak edo ekonomia zirkularrekoak.

Xehetasun guztiak Lanbideren fitxan daude, estekatuta.

Programa-teknikariak eremu soziokulturalari lotutako jarduera-proiektuak egingo ditu, baita udalerriko kultura-ondareari balioa emateko proiektuak ere. C1 edo 3. hizkuntza-eskakizuna eta ingeleseko B2 izatea eskatzen da.

Xehetasun guztiak Lanbideren fitxan daude, estekatuta.

Lotutako albisteak

Imagen
21.10.26
Energia Egunaren bigarren edizioa ospatuko dugu Ermuan

Urriaren 24ko larunbatean, Klima Aldaketaren aurkako Nazioarteko Egunean
Imagen
20.10.26
Mendeko pertsonei gizarte-erakundeetan gizarte- eta osasun-arreta emateko ikastaro berrian izena emateko epea zabalik

Bizkaiko Foru Aldundiaren Enplegu, Gizarte Kohesio eta Berdintasun Sailak finantzatutako ikastaroak 11 plaza eskaintzen ditu, eta 45 urtetik gorakoei, iraupen luzeko langabeei eta/edo gizarte-bazterkeria jasateko arriskuan daudenei dago zuzenduta
Imagen
13.07.26
‘Aclima’ klusterrak eta hainbat garapen-agentziek ontziei buruzko araudi berrira egokitzen lagunduko diete industriei

Horien artean EGAZ Txorierri, Enkarterri, Ermua eta Meatzaldea daude, negozio eredu zirkular eta leahiakorragoak bultzatu nahi dituztenak