Udalak euskara sustatzeko aurtengo dirulaguntza lerroak zabaldu berri ditu

15.04.25
Hezkuntza
Euskara
Gizartea
Lerro bietan 9.000 euroko dirulaguntzak ematea aurreikusita dago

Ermuko Udaleko Euskara sailak kudeatzen eta urteko aurrekontuan jasota dituen bi dirulaguntza lerroak zabaldu berri dira. Dirulaguntza lerroak ondorengoak dira:

  • Elkarteentzako ohiko dirulaguntzak. Euskara sustatzeko proiektuak laguntzeko asmoa duen lerro hau irabazi asmorik gabeko elkarteei bideratuta dago eta eskabidea egoitza elektronikoaren bitartez bideratu ahalko da apirilaren 30era arte. Lerro honen oinarriak Lurraldeko Boletinean argitaratuta daude eta lasterbidez lotuta uzten dizkizuegu. Aurreko edizioetan dirulaguntza honen bitartez Euskal Birusak antolatutako Laburbira laburmetraia emanaldia, Ermuan Kantuan, Ermuan Egunean Behin, Berbetan eta Sortuko dira ekimenak diruz lagunduak izan ziren. Lerro honek 5.000 euroko laguntza du.
  • Diruz laguntzen den bigarren lerroa, berriz, gure udalerriko hizkuntza paisaia euskalduntzera bideratuta dago, hortaz, herriko establezimenduetan dauden kanpoko errotulazioa, barne irudi korporatiboa zein web orria euskaraz jartzea diruz laguntzen du Udalak. Kasu honetan, eskabideak aurkezteko epea azaroaren 29ra arte zabalik egongo da eta eskabideak heldu ahala bideratuko dira dagokion partida agortu arte, hau da, 4.000 euro guztira. Lerro honen oinarriak Lurraldeko Boletinean argitaratuta daude eta lasterbidez lotuta uzten dizkizuegu.

Bi laguntza lerro hauek euskara biziberritzeko euskara planaren barruan kokatzen dira eta zentzu horretan, Euskara sailak gogoratu nahi du herriko establezimenduetan jendaurrean lan egiten duten pertsonek %100eko dirulaguntza lortuz euskara ikas dezaketela.

Informazio gehiagorako idatzi: euskara@udalermua.net postontzira.

Lotutako albisteak

Imagen
02.03.26
‘Story Time’ ingelesezko ipuin kontaketaren saio berria

Hurrengo larunbatean, arratseko 17:30etan, udal Liburutegian
Imagen
27.02.26
Zaurgarritasun egoerak detektatzeko koordinatuko dira Udala eta farmaziak

Udalak eta Elkargo Ofizialak lankidetza-hitzarmena sinatu dute premia soziosanitarioak detekzioa sustatzeko, irizpideak adosteko eta topaguneak sortzeko
Imagen
27.02.26
'Kakorratz-lanean eta solasean' jardueraren edizio berrirako izen-ematea zabalik

Martxoaren 12ra arte udal Liburutegian eta harremanetan jartzeko bere ohiko bideen bidez