Udalbatza hileko Osoko bilkurara bilduko da gaur arratsean

27.05.25
Sesión de Pleno del 3 de noviembre
Erakundea
Gobernu Organoak
Gizartea
Ohiko saioa izango eta 19:00etan hasiko da, gai-zerrendan dauden hamalau puntu jorratzeko

Ermuko Udalbatza gaur asteartea, hilak 27, bilduko da maiatzeko ohiko Osoko Bilkura egiteko. Saioa 19:00etan hasiko da Udaletxeko Osoko Bilkuren Aretoan eta ordu erdi geroago bigarren deialdian.

Zinegotziek hamalau puntuz osatutako gai-zerrendari helduko diote. Lehenik eta behin, aztertu beharreko gaietan interesik duten jakinarazi beharko dute. Jarraian, maiatzaren 16ko Osoko Bilkuraren akta bozkatuko dute. Hirugarrenean, Paula Fonturbel Delgadok zinegotzi kargua hartuko du, Partido SOcialista de Eruskai-Euskadiko Ezkerra taldeko ordezkari gisa. Laugarrenea, hileko alkatetza-dekretuen berri emango da. Bosgarren eta seigarren puntuak gai ekonomikoei dagozkie; lehenengoan, 811/2025 Dekretuaren berri emango da, 2024ko aurrekontuaren likidazioa onartzen duena. Eta hurrengoan, 2025eko aurrekontuaren bosgarren aldaketa egin izana, lehenengo espedientea, gerakinak gehitzeagatik.

Zazpigarrenean, kirol-eraikinak eta -azpiegiturak kontserbatzeko eta mantentzeko kontratua onartuko. Zortzigarrena Barne Ministerioarekin egindako hitzarmena ontzat emango, Dokumentazioa Eguneratzeko Postua Abiapuntun jartzeko.

Bederatzigarren puntuan, AROA euskara plana hizpide izango da. Hamargarrenak eta hamaikagarrenak Andaluziako Kultur Zentroa eta Cespe, S. kooperatiba interes sozialeko erakunde gisa aitortzeari buruz hitz egingo dute. Hamabigarrenak Liburutegiaren erabilera-araudia jorratuko du. Azken-aurreko puntuan, 2026ko tokiko jaieguna erabaki eta izendatuko da.

Bilkura amaitzeko, hamalaugarren puntua, galde-eskeen atala izango, egonez gero.

Saioa streaming bidez emitituko da, web korporatiboaren eta YouTube kanalaren bidez, 19:00etatik aurrera.

Lotutako albisteak

Imagen
25.02.26
Indarkeriarik gabeko eta errespetuan oinarritutako jaien aldeko udal manifestua

Ermuko Udalbatzak Osoko Bilkuran testua aho batez onartu zuen bart iluntzean
Imagen
23.02.26
Ermuak etxebizitzen birgaitzea, alokairua eta eraginkortasun energetikoa bultzatuko ditu eskualdeko bulego ibiltariaren bidez

Herritarrek aholkularitza izango asteartero 8:15etik 12:15era Abiapuntu bulegoan; aldez aurretik hitzordua eskatu behar da
Imagen
23.02.26
Ikas ezazu lurrinak eta kosmetika naturaleko produktuak egiten

Gazteria Arloak doako gazte tailerra antolatu du. Izena emateak martxoaren 4ra arte zabalik