Udalbatzak gaur ezohiko Osoko Bilkura izango du

15.07.25
Erakundea
Alkatetzako idazkaritza
Gizartea
Gai-zerrendak hamalau puntu ditu; horien artean, kredituak gehitzeagatik aurrekontua aldatzea, Lobiano erabiltzeko erregelamendua, 2025eko Lanpostu Zerrenda aldatzea edo erakundeko euskara normalizatzeko plan estrategikoa onartzea

Udalbatza Osoko Bilkuran bilduko da gaur, udako oporrengatik etena egin aurretik; izan ere, abuztuan bilerarik ez baita izaten erakundean, Funtzionamenduko Erregelamendu Organikoaren (AJA) arabera. Bilkura 19:00etan hasiko eta ezohikoa izango da, hileko azken asteartea baino egun lehenago egingo delako. Gai-zerrendak hamalau puntu ditu eta aztertu beharreko gaiekiko edozein interes garrantzitsuren edo bateraezintasunen berri emateko gonbidapenarekin hasiko. Bigarrenik, aurreko bilkurako akta, ekainaren 24koa. Hirugarrenik, azken hilabetean sinatutako alkatetza-dekretuen berri emango da.

Laugarren puntutik bosgarrenera, ekonomiako gaiak jorratuko dira. Hain zuzen ere, kredituak gehitzeko espedienteak direla-eta, aurtengo aurrekontua bi aldaketa egitea.

Seigarrenean, 2180/2025 alkate-dekretuaren berri emango da, non alkatea oporretan ordezteko kide eta prozedura aurreikusten duen. Jarraian, Lobiano gunearen erabilera-erregelamendua hizpide izango. Zortzigarrenean Eskolabarri kooperatibak egin beharreko obraren interes sozialeko aitorpena aintzat hartuko. Bederatzigarrenean 2025eko Lanpostu Zerrenda (LZ) aldatzearen inguruko erabakia hartuko. Hamargarren puntuan, kide anitzeko organoetan jarduteko Udalbatzak izendatu beharreko ordezkariak izendatuko.

Hamaikagarren gaia ‘Haurren Lagun den Hiria’ren aitorpena berritzeko hautagaitza onartzea izango da. Hamabigarrenean, udal kirol-instalazioen kudeaketa energetikoa eta mantentze-lanetarako administrazio-kontratatua esleituko. Hamahirugarrenean, udalean euskararen erabilera normalizatzeko 2025-2027 plan estrategikoa onartuko.

Hamalaugarrena langileen ordainsaria %0,5eko igoera osagarri gehigarri eta finkagarria onartzea izango.

Osoko bilkurari zuzenean jarraitu ahal izango zaio, streaming bidez, webgune korporatibo honetan, bai eta gure YouTubeko kanalaren bidez ere.

Lotutako albisteak

Imagen
13.10.26
Kontsultatu Hautesle Errolda urriaren 12tik 19ra, azaroaren 29ko hauteskundeetarako zure datuak egiaztatzeko

Ermuko Udalak, azaroaren 29an egingo diren Espainiako Gorte Nagusietarako hauteskundeei begira, Hautesle Errolda kontsultatzeko aukera eskaintzen die herritarrei urriaren 12tik 19ra bitartean, biak barne
Imagen
07.10.26
Ermuak udal zerga, tasa eta prezioak %2,3 eguneratzea eta gizarte-bonifikazioak handitzea proposatu du 2027rako

Proposamenak familiei eta baliabide ekonomiko gutxien dituzten pertsonei zuzendutako laguntza-neurriak indartzen ditu; besteak beste, hobari berriak OHZan, Kulturan eta Kirolean, eta kultura-tarifak bere horretan mantentzea
Imagen
01.09.26
Liburutegiak jarduera programari hasiera emango dio

Urteko azken lauhilekoari dagozkionak