Udalbatzak hileko Osoko bilkura egingo du bihar

24.02.25
Erakundea
Alkatetzako idazkaritza
Osoko Bilkura 19:00etan hasiko da eta hamahiru puntu izango ditu gai-zerrendak

Ermuko Udalbatza bihar, asteartea, hilak 25, bilduko da otsailari dagokion ohiko Osoko bilkura egiteko. Bilkura 19:00etan hasiko da udaletxeko osoko bilkuren aretoan; bigarren deialdian egiten bada, ordu erdi geroago.

Zinegotziek hamahiru puntuko gai-zerrenda aztertuko dute. Lehenengoa izango da bertaratutako zinegotziei gonbidapena egitea, aztertu beharreko gaien inguruan izan dezaketen edozein interes garrantzitsu jakinaraz dezaten. Ondoren, aurreko Osoko Bilkuraren akta onartuko da, otsailaren 11koa.

Hirugarren puntuan, azken asteetan onartutako Alkatetzaren dekretuen berri emango da. Aztertu beharreko laugarren gaia 2025eko dirulaguntzen plan estrategikoaren aldaketa izango da, akats bat zuzentzeko. Bosgarrena 2025-2029 aldirako Adikzioen Tokiko Plana izango da. Seigarrena Aldundiko kontratazio-sistemari atxikitzea, Foru Aldundiko zentralaren bidez. Zazpigarrena udal-instalazioak garbitzeko administrazio-kontratuaren esleipena izango da.

Zortzigarrenean hasierako onarpena emango udalaren kirol-instalazioen erabilerari buruzko ordenantza berriari.

9. eta 10. puntuek adierazpen instituzional bana jorratuko dute. Lehenengoan,  Saharako Errepublika Demokratikoaren 49. urteurrena eta, bigarrena, Emakumearen Nazioarteko Eguna, martxoaren 8a.

Hamaikagarrena korporazioak kide anitzeko organoetan izango dituen ordezkarien izendapena onartzea izango da. Eta hamabigarrenean, Pedro Gallego Monteiro zinegotziaren liberazioa onartzea. Saioa galde-eskeen atalarekin amaituko da, halakorik balego.

Saio hori streaming bidez emango dugu web korporatiboaren eta YouTubeko kanalaren bidez, 19:00etatik aurrera.

Lotutako albisteak

Imagen
13.10.26
Kontsultatu Hautesle Errolda urriaren 12tik 19ra, azaroaren 29ko hauteskundeetarako zure datuak egiaztatzeko

Ermuko Udalak, azaroaren 29an egingo diren Espainiako Gorte Nagusietarako hauteskundeei begira, Hautesle Errolda kontsultatzeko aukera eskaintzen die herritarrei urriaren 12tik 19ra bitartean, biak barne
Imagen
07.10.26
Ermuak udal zerga, tasa eta prezioak %2,3 eguneratzea eta gizarte-bonifikazioak handitzea proposatu du 2027rako

Proposamenak familiei eta baliabide ekonomiko gutxien dituzten pertsonei zuzendutako laguntza-neurriak indartzen ditu; besteak beste, hobari berriak OHZan, Kulturan eta Kirolean, eta kultura-tarifak bere horretan mantentzea
Imagen
01.09.26
Ermuko Udalak eta HABEK euskara ikasteagatiko dirulaguntzak eskatzeko epea ireki dute

Eskabideak urriaren 27ra arte aurkeztu ahal izango dira, telematikoki webgunean edo Abiapuntun