Uztailaren 23an hauteskunde-mahaiak osatuko dituzten titularrak eta ordezkoak izendatu dira

27.06.23
Erakundea
Hauteskundeak
Ezohiko Osoko Bilkuran 198 pertsona izendatu dira Ermuan hauteskunde egunean mahaiburu eta mahaikide izateko, eta horietako bakoitzeko beste 14 ordezko baita ere

Udalbatzak zozketa bidez izendatu ditu gaur uztailaren 23ko igandean eta Hauteskunde Orokorreko egunean osatuko diren hogeita bi hauteskunde-mahaietan parte hartu behar duten 198 pertsonak. Hori guztia Hauteskunde Batzorde Zentralak ezarritakoaren arabera.

Izendapena Estatistikako Institutu Nazionalaren (INE) aplikazio informatiko baten bidez egin da, Ermuko Biztanleen Erroldan gauden pertsona guztien artean ausazko zozketa anonimo bat eginez. Zozketa eta izendatzea gaur, ekainaren 27honetan, egindako ezohiko Osoko Bilkuran egin da, bilera zuzenean emititu dugularik gure Youtube kanalean, izendatutako pertsonen izen-zerrenda eta datu pertsonalik erakutsi gabe.

Izendapen horien jakinarazpenak jada prestatzen ari dira, eta, jarraian, interesdunei jakinarazteko prozesua hasiko da. Hauteskunde-mahai bakoitzak mahaiburu bat eta bi kide ditu. Batzordeburuak batxiler-titulua edo bigarren mailako lanbide-heziketako titulua izan beharko du, edo, hala badagokio, eskola-graduatua edo baliokidea. 22 mahai izango ditugu, 11 ataletan eta zazpi hauteskunde-egoitzetan banatuta. Ermuan ez dugu aldaketarik izango maiatzaren 28ko Udal eta Batzar Nagusietarako Hauteskundeei dagokienez. Ermuan 198 pertsona izendatu dira mahaiburu, mahaikide eta beste 14 ordezko horietako izendapenen bakoitzerako.

Izendapenaren aurrean alegazioak aurkez ditzaket?

Izendatuak izan diren pertsonek jakinarazpena jasotzen dutenetik zazpi egunetako epea dute Durangaldeko Hauteskunde Batzordeari kargu hori onartzeko oztopatzen dieten zioak eta dokumentazioa aurkezteko. Durangaldeko Hauteskunde Batzordeak bost egunetan behin-betiko erabakia hartzen du. Aurreikusitako arrazoien artean 65 urtetik gorakoak izatea; sei hilabetetik gorako emakume haurdunak; pertsona ezgaituak, gaixotasun justifikatuak dituzten pertsonak, eta abar.

Oraingo honetan, alegazioak egiteko bi aukera izango ditugu, lehenengoa Durangaldeko Hauteskunde Batzordera bertara joatea eta, bestea, alegazioa bide telematikoz aurkeztea.

Durangaldeko Hauteskunde Batzordea

Bertaratzeko helbide eta ordutegiaren datuak

  • Helbidea: Ezkurdi plaza z/g (Guardiako epaitegia)
  • Telefonoa: 946030060
  • Alegazioetarako ordutegia:
    • Astelehenetik ostiralera: 15:30etik 19:00etara
    • Larunbatak: 10:00etatik 13:00etara

Modu telematikoa:

Alegazio guztiak derrigorrez erantsi behar dute:

  • Mahaian egioteko izendapenaren fotokopia
  • NANaren fotokopia
  • Alegatzeko justifikazioa egiaztatzen duen agiriaren kopia (65 urte baino gehiago, ezintasun-egoera, laneko baja, gaixotasuna, programatutako bidaiak, laneko arrazoiak, etab.)

 

Lotutako albisteak

Imagen
Previo_apertura_variante_sallabente_4
13.06.25
Aldundiak ibilgailu astunak desbideratzeko trafiko-azterlana aurkeztu du

Udalak eta Ermuko Saihesbidea herri plataformak emaitzak bertatik bertara ezagutzeko aukera izan dute ostiral honetan
Imagen
Mar Alarcón jardunaldietako irekiera hitzaldian | Mar Alarcón en la ponencia inaugural de las jornadas
13.06.25
Talentua, berrikuntza eta talde-lana eskutik Ermua Talentic jardunaldietan

Hainbat arlotako 30 bat profesionalek ezagutza eta ideiak partekatu dituzte ekimenaren laugarren edizioan
Imagen
09.06.25
Ermua Talentic jardunaldiei ekiteko prest?

Talentua, ziurgabetasuna eta sareko lana izango dira ardatz ekainaren 11n eta 12an Izarra Centren