Xabier Gutiérrez idazleak udal Liburutegia bisitatu du, handitze lanak bukatu zenetik urtea bete denean

10.04.25
Udal Liburutegia
Gizartea
Sukaldari eta idazleak hiru liburu oparitu ditu, zeinak apirilaren 23an, Liburuaren Egunean, erabiltzaileen artean zozketatuko direnak

Udal zerbitzu honek Xabier Gutierrez idazle eta sukaldari donostiarraren bisita jaso du, liburutegia 2024ko apirilaren 8an ireki zenetik urtebete bete denean, eraikina birmoldatzeko lanak amaitu ondoren.

Xabierrek bere jatetxea izan du eta Arzaken taldean lan egin du, non bere ibilbide gastronomiko gehiena egin duen. Era berean, gastronomia-aholkularitzan eta dibulgazioan aritzen da, hainbat komunikabiderekin lankidetzan, baita prestakuntzan ere, eta irakasle gisa parte hartzen du Basque Culinary Centerreko Berrikuntza eta Sormen Masterrean.

Bere ibilbidean zehar hainbat sari jaso ditu, horien artean Gastronomiako Sari Nazionala nabarmentzen da "Asfalto culinario. Arzaken laborategia " bere lanagatik. Sukaldaritzako liburu ugari idatzi ditu, eta Los aromas del crimen tetralogia eta "El refugio de las mariposas" eleberria ere idatzi ditu.

Liburutegiko instalazioetara egin duen bisitan, liburutegiak gaur egun eskaintzen dituen zerbitzuak ezagutu ahal izan ditu eta bere lan ezagunenen hiru ale eskaini ditu: "Tiburtzioa, sukaldari marrazoa", Best in the World Gourman–World Cookbook Awards saria jaso duen argitalpena; "Krimenaren usaina, tetralogiako lehen eleberria eta “El refugio de las mariposas" izeneko suspensezko eleberria.

Sinatutako hiru liburu horiek apirilaren 23an ,asteazkena, zozketatuko dira, "Liburuaren eta Egile Eskubidearen 2025 Mundu Eguna", egunean zehar liburutegi-zerbitzuren bat erabiltzen duten pertsona guztien artean.

Lotutako albisteak

Imagen
25.02.26
Indarkeriarik gabeko eta errespetuan oinarritutako jaien aldeko udal manifestua

Ermuko Udalbatzak Osoko Bilkuran testua aho batez onartu zuen bart iluntzean
Imagen
23.02.26
Ermuak etxebizitzen birgaitzea, alokairua eta eraginkortasun energetikoa bultzatuko ditu eskualdeko bulego ibiltariaren bidez

Herritarrek aholkularitza izango asteartero 8:15etik 12:15era Abiapuntu bulegoan; aldez aurretik hitzordua eskatu behar da
Imagen
23.02.26
Ikas ezazu lurrinak eta kosmetika naturaleko produktuak egiten

Gazteria Arloak doako gazte tailerra antolatu du. Izena emateak martxoaren 4ra arte zabalik