Zabalik 2025eko Martxoaren 8ko kartel lehiaketa

07.01.25
Cartel 8M 2024 | 2024ko M8rako kartela
Berdintasuna
Lanak aurkezteko epea otsailaren 7an amaituko da

Ermuko Udaleko Berdintasun Sailak eta Emakumearen Udal Kontseiluak 2025eko Martxoaren 8a, Emakumearen Nazioarteko Eguna, gure herrian irudikatuko duen kartela aukeratzeko lehiaketaren oinarriak aurkeztu dituzte. Aukeratutako irudia jarduera-programan eta M8arekin lotutako hedapen-elementu guztietan erabiliko da.

16 urtetik gorako pertsona guztiek parte hartu ahal izango dute lehiaketan, banaka zein taldeka. Pertsona bakoitzak gehienez hiru obra aurkeztu ahal izango ditu, originalak eta argitaragabeak, beste lehiaketa batzuetan sarituak izan ez direnak. Erabili beharreko teknika librea da, parte-hartzaile bakoitzaren irizpidearen araberakoa, baina emakumeen berdintasuna, borroka eta parte-hartze sozial eta politikoa aldarrikatzen duen ideia irudikatu behar du lanak. Hala ere, baztertu egingo dira mezu iraingarriak edo bortitzak dituzten obrak, zentzu demokratikoari eta pertsona guztiekiko errespetuari ez dagozkionak.

Lanak 2025eko otsailaren 7ko 14:30ak arte aurkez daitezke, gutxienez 297x420mm-ko neurrian eta gehienez 420x594mm-ko neurrian, kartoi-lumaren gainean, kristalik gabe. Euskarri informatikoan soilik aurkezten diren lanak ez dira lehiaketara onartuko: inprimatuta erreproduzitzea eskatzen da.

Bi kategoria eta 600 eta 300 euroko sariak

Lehiaketa, aurten ere, bi kategoriatan banatzen da. Lehenengo modalitateak, orokorrak, 600 euroko saria izango du diseinu irabazlearentzat, eta Emakumeen Nazioarteko Eguna dela-eta argitaratutako kartelak eta programak ilustratuko ditu. Bigarren kategoria, aurreko edizioan izandako partaidetza handiari esker, Ermuko ikastetxeetako ikasleei zuzenduta dago, eta 300 euro eta diploma batekin sarituko da lanik onena.

Lehiaketara aurkeztutako lan guztiak Emakumearen Topagunean ikusgai izango dira martxoan zehar. Saririk jaso ez duten lanak egileen eskura egongo dira apirilean; epe hori igarota, haien gaineko edozein eskubideri uko egiten zaiola ulertuko da, eta ez da inolako erreklamaziorik onartuko.

Edozein zalantza argitzeko edo informazio gehiago nahi izanez gero, deitu Emakumeen Topalekura 943 17 10 30 telefonora.

Dokumentuak

Lotutako albisteak

Imagen
16.04.25
Eraiki ditzagun Ermuko jaiak berdintasunetik

Udaleko Berdintasun Sailak Santixauen diagnostikoa egiteko inkesta jarri du abian maiatzaren 17a arte
Imagen
14.04.25
Aste Santuko ordutegi bereziak Udal instalazioetan

Zerbitzu gehienak itxita egongo dira datozen jai-egunak tarteko
Imagen
19.03.25
Elkarrizketa eta errezital poetikoa, Arrazagatiko Diskriminazioaren aurkako Nazioarteko Egunean

Ostiraleko 18:00etan, Lobiano Kulturgunean Zehar Errefuxiatuekin elkartearen "Entretejidas" proiektuaren baitan