Zailtasun soziosanitarioak dituzten pertsonentzako laguntza-lerroa ireki berri da

27.05.26
Erakundea
Gizarte Zerbitzuak
Gizartea
Etxebizitzak birgaitu edo egokitzeko eta etxeko ekipamendua erosteko laguntzak dira, hileko diru-sarreren arabera

Udalak zailtasun soziosanitarioak dituzten pertsonentzako etxebizitzak birgaitzeko eta egokitzeko edo etxeko ekipamendua erosteko dirulaguntzak eskatzeko epea ireki du. Hau da, etxebizitzak egokitzeko eta irisgarritasun handiagoa lortzeko (bainugelak eta abar) adinagatik edo autonomia funtzionalagatik egungo egiturarekin etxean moldatu ezin diren pertsonentzat. Aurtengo deialdian laguntzetarako hamar mila euro daude. Dagoeneko zabalik dago laguntza-eskaera egiteko epea, egoitza elektronikoaren bidez – izapideen atala –, online aurkezpen elektronikoan baitago. Era berean, baita ere Komentukoa kaleko 3 zenbakian dagoen ‘Abiapuntu’ Herritarrei Arreta Emateko Bulegoan aurrez aurre aurkeztea eta izapidetzea. Laguntzak arautzen dituen Ordenantza lasterbidez uzten dugu.

Laguntza ekonomiko horien helburua da beharra dutenei laguntzea, etxebizitzak birgaitzeko eta egokitzeko baliabide ekonomiko nahikorik ez dutelako, edo etxeko ekipamendu funtzionala eros ditzatela, etxean ahalik eta denbora gehien egon daitezen.

Laguntza hauek biztanleriaren sektore jakin bati zuzenduta daude: 65 urtetik gorako pertsonak, desgaitasunak izanagatik, mendekotasun-gradua edo gaixotasun kroniko ez gaitzaileren bat izanagatik bizilekuan baldintza bereziak behar dituztenentzat. Adierazitako baldintzak horiek egiaztatu egin beharko dira balorazio eta mendekotasun-mailaren bidez, patologia eta diagnostikoa adierazten dituen txosten edo ziurtagiri medikoaren bidez.

Bizikidetza-unitateak hilean 2.500 €-tik beherako diru-sarrerak izan eta kapital higigarria 30.000 €-tik beherakoa beharko ditu. Familia-unitateak ezin izango du udalarekiko diru-zorrik izan.

Laguntza horiek eskuratu ahal izateko, eskatzailearen etxean egin beharreko esku-hartzeak "Etxebizitzetan esku hartzeko konponbideen eskuliburua" dokumentuan jasotako gomendioak kontuan hartzen dituela justifikatu beharko da.

Informazio sakontzeko, kontsultak eta argibideak Erdikokale kale 21ean, udalaren lehen mailako arretako gizarte-zerbitzuetan.

Lotutako albisteak

Imagen
13.10.26
Kontsultatu Hautesle Errolda urriaren 12tik 19ra, azaroaren 29ko hauteskundeetarako zure datuak egiaztatzeko

Ermuko Udalak, azaroaren 29an egingo diren Espainiako Gorte Nagusietarako hauteskundeei begira, Hautesle Errolda kontsultatzeko aukera eskaintzen die herritarrei urriaren 12tik 19ra bitartean, biak barne
Imagen
08.10.26
‘Ermua, Hiri Adeitsua Adinekoekin’ proiektuak 10 urte bete ditu adin guztientzako Ermua baten alde lanean

Talde Eragileak hamar urteko lana eta parte-hartzea ospatu ditu, eta adinkeriaren aurkako borroka jarri du erdigunean
Imagen
07.10.26
Ermuak udal zerga, tasa eta prezioak %2,3 eguneratzea eta gizarte-bonifikazioak handitzea proposatu du 2027rako

Proposamenak familiei eta baliabide ekonomiko gutxien dituzten pertsonei zuzendutako laguntza-neurriak indartzen ditu; besteak beste, hobari berriak OHZan, Kulturan eta Kirolean, eta kultura-tarifak bere horretan mantentzea