Zaintzaileentzako 'Mentins' formakuntza proiektua eskainiko du Ermuak

21.02.24
Imagen
Cuatro personas presentan el programa de profesionalización de los cuidados a mayores
Enplegua
Erakundea
450 orduko prestakuntza eskainiko martxotik irailera, "Mendeko pertsonentzako arreta soziosanitarioa gizarte-erakundeetan" profesionaltasun-ziurtagiria lortze aldera

Idoia Mendia Bigarren Lehendakariordeak, Juan Carlos Abascal Ermuko alkateak, Jesica Ruiz Durangoko alkateordeak eta Karmele Acedo SSIko CEOak "Mentins Proiektua" aurkeztu dute gaur Izarra Centren. Proiektu horri esker, "Mendekotasuna duten pertsonei gizarte-erakundeetan arreta soziosanitarioa" emateko profesionaltasun-ziurtagiria lortu ahal izango da. Ermuan egingo da herriko eta Durangoko bizilagunendako 450 orduko prestakuntza-ikastaroa. Horietatik 362 autoprestakuntzako orduak izango dira, eta beste 88 ordu aurrez aurrekoak izango, talde-gaikuntzarako. Horretarako, 4 orduko 22 saio egingo dira larunbat arratsaldeetan, aurtengo martxoaren 9tik irailaren 28ra. Parte-hartzaileek online tutoretza pertsonala ere izango dute. Ikastaroa Eusko Jaurlaritzako Lan eta Enplegu Sailak finantzatuko du, Ermuaren diru ekarpenarekin.

Mentins proiektua doakoa da parte-hartzaileentzat, eta profesionaltasun-ziurtagiria lortzen laguntzea du helburu, Lanbide Heziketako Etorkizuneko Ikaskuntzen Euskal Institutuaren (EEI) Gaitasunak Ebaluatzeko eta Egiaztatzeko Prozeduren bidez. Ziurtagiri ofizial pribatua izango da, lan-bizitzan eskatzen den gutxieneko lanbide-esperientzia egiaztatu ezin dutenei PEAC delako prozesuan parte hartzeko aukera emango diena.

Parte-hartzaileentzat aurreikusitako betekizunen artean honako hauek daude: Bizkaiko Lurraldean bizitzea; prestakuntza arautuan parte hartzeko zailtasunak edo oztopoak izatea; nazionalitatea izatea; Europar Batasuneko herritartasun-ziurtagiria edo herritarraren familia-txartela izatea; eta Espainian bizitzeko eta lan egiteko baimena izatea. Gutxienez 20 urte edukitzea, asteburuetan ordu erabilgarriak izatea eta gaztelaniaz moldatzea, ahoz zein idatziz.

Idoia Mendia pozik agertu da proiektua aurkezteko ekitaldian, "ZainLab" programak beste urrats bat eman duelako. "Pandemian, erronka demografikoari, zahartzeari eta zainketen ekonomiari erantzuteko beharrarekin hasi genuen legegintzaldia ziurgabetasun handiarekin", esan du. "Horrek kultura aldaketa eskatzen du eta begirada aldatzea zaintzaileengan fokua jarriz, horiek baitira protagonistak eta gehienak emakumeak. Gure adinekoak edo ezinduak artatzen dituztenak; enplegu-sektore feminizatua, prekarietatea eta soldata-arraila dituenak ezaugarri gisa. Prestakuntza funtsezkoa da enpleguan eragiteko, eta kasu honetan kolektiboaren egoera berezietara egokitu da. Proiektu honek, prestakuntza etavenplegua uztartzen ditu, gizarte politikak aldaketetara egokitzeko, kalitate eta duintasun handiagoko enplegua izateko etorkizunean".

Juan Carlos Abascalek eskerrak eman dizkie Mendiari eta Eusko Jaurlaritzari "Ermuan egiten dituzten proiektu berritzaileei emandako laguntzagatik, eta gogorarazi du Etorbizi Berrikuntza Soziosanitarioko Euskal Fundazioaren lehen egoitza izan zela". Gogorarazi du Arreta Soziosanitarioko ziurtagiri profesionalerako proiektuaren hirugarren edizioa dela aurtengoa. "Erakunde arteko lankidetza eta lankidetza publiko-pribatua" ere nabarmendu ditu, "zeharkakoa delako".

Jesica Ruizek esker oneko hitzak izan ditu bai Ermuko Udalarentzat bai Eusko Jaurlaritzarentzat, "erakundeen eskuzabaltasunagatik, parte hartzen utzi baitigute trukean ezer eskatu gabe". Horri esker, Durangoko bizilagunek parte hartu ahal izango dute eta datorren urtean durangon ere egingo egingo dela proiektuan iragarri du.

Karmele Acedok esan duenez, "ZainLabeko pilotajea 2021etik 2023ra garatu da, eta Euskadin 318 pertsonak dute profesionaltasun-ziurtagiria dagoeneko, parte-hartzaileen %95ek lortzen baitute". CEOak adierazi du "Mentins proiektua" MentSADi laguntzeko zerbitzuaren mentoringaren bilakaera dela.

Lotutako albisteak

Imagen
Previo_apertura_variante_sallabente_4
13.06.25
Aldundiak ibilgailu astunak desbideratzeko trafiko-azterlana aurkeztu du

Udalak eta Ermuko Saihesbidea herri plataformak emaitzak bertatik bertara ezagutzeko aukera izan dute ostiral honetan
Imagen
Mar Alarcón jardunaldietako irekiera hitzaldian | Mar Alarcón en la ponencia inaugural de las jornadas
13.06.25
Talentua, berrikuntza eta talde-lana eskutik Ermua Talentic jardunaldietan

Hainbat arlotako 30 bat profesionalek ezagutza eta ideiak partekatu dituzte ekimenaren laugarren edizioan
Imagen
09.06.25
Ermua Talentic jardunaldiei ekiteko prest?

Talentua, ziurgabetasuna eta sareko lana izango dira ardatz ekainaren 11n eta 12an Izarra Centren