Zaporeak elkartearen VI. erronkak , Debabarrenaren elkartasun maila neurtuko

18.03.24
Immigrazioa eta nazioarteko lankidetza
Gizartea
Gaurtik ostiralera bitartean elikagaiak entregatu ahal izango ditugu. Tupper solidarioa eta zozketa larunbatean egingo, hilak 23, Eibarren. Aurten ermuarrok arroz luzea ipini behar dugu

Zaporeak GKEak gaur hasiko du 2024ko erronka solidarioa, Lesboseko (Grezia) eremuetako errefuxiatuentzako ahalik eta elikagai gehien biltzeko helburuarekin. Bere leloa "Bazkari duin bat egunean beharra duenarentzat" da. Aurten, Debabarrenan 25 tona genero lortzea eta aurreko edizioetan jasotakoa gainditzea proposatu dute antolatzaileek, hilabete batez janaria zerbitzatu ahal izateko. Eskualdeko zortzi udalerrik parte hartzen dugu: Ermua, Eibar, Elgoibar, Mallabia, Soraluze, Deba, Mendaro eta Mutriku. Aurten ES53 2100 2724 8101 0066 3988 kontua prestatu dute ekarpen ekonomikoak jasotzeko.

Parte hartzen duen udalerri bakoitzak jaso beharreko produktu bat dugu esleituta. Ermuan, Soraluzen eta Deban arroz luzea bilduko dute; Eibarren, dilista pardina; Elgoibarren, garbantzu pedrosillanoa; eta Mallabian eta Mendaron, hodi-makarroia eta Mutrikun arrain-kontserba. Gure herrian arroz paketeak Arriaundi Okindegian, Gastrobar Sagarran, Amatxin eta Beta elektrizitate dendan entregatu ahalko ditugu.

Laguntzeko moduak: tupper solidarioa edo zozketarako txartela erosi

Ahalik eta produktu gehien bildu ondoren, larunbatean, hilak 23, Tupper Solidarioa ospatuko da Eibarko Errebal plazan, 14:00etatik aurrera. Ekitaldi honetan, 5 euroren truke, tupper ontzia erosi ahal izango dugu; erdia Lumagorri oilaskodun arrozarekin etabeste erdia bakailaodun dilistekin, baita fruta pieza bat ere. Zaporeak elkarteko sukaldari laguntzaileak arduratuko dira bazkaria prestatzeaz.

Beste aukera bat Sagarra, Amatxi, Mendiola, Belaustegi, Kontent, Baratze, Salegi eta Landa establezimenduetan 8 afari bikoitz zozketatzeko 1 €-ko txartelak erostea da. Zortzi (8) artelan, Eibarko Astisten Elkarteak emandakoak. Egileak Maite Zanguitu, Cristina Azpiri, Esteban Oroz, Elisabeth Eguren, Mauri Martín, Pepi Correa, Fernando Dosantos eta Esther Galarzaren dira artisau lanak.

Erronkan bildutako produktu guztiak Greziako Lesbos uhartera bidaltzen dira, eta han babesten dira gerratik ihesi doazen pertsonak. Zaporeak sukaldaritza eta egunero banatzen ditu jaki horiekin prestatutako milaka anoa. Astean milaka litro esne eta kilo fruta emateaz gain, dohaintzen diruarekin bertatik bertara eskuratzen dira.

Lotutako albisteak

Imagen
25.02.26
Indarkeriarik gabeko eta errespetuan oinarritutako jaien aldeko udal manifestua

Ermuko Udalbatzak Osoko Bilkuran testua aho batez onartu zuen bart iluntzean
Imagen
23.02.26
Ermuak etxebizitzen birgaitzea, alokairua eta eraginkortasun energetikoa bultzatuko ditu eskualdeko bulego ibiltariaren bidez

Herritarrek aholkularitza izango asteartero 8:15etik 12:15era Abiapuntu bulegoan; aldez aurretik hitzordua eskatu behar da
Imagen
23.02.26
Ikas ezazu lurrinak eta kosmetika naturaleko produktuak egiten

Gazteria Arloak doako gazte tailerra antolatu du. Izena emateak martxoaren 4ra arte zabalik