Zaporeak elkartearen VII. erronkari hasiera emango zaio gaur

24.03.25
Immigrazioa eta nazioarteko lankidetza
Erakundea
Gizartea
Elikagaiak martxoaren 24tik 28ra bitartean jasoko dira, Ermuan arroz luzea. Errazioen tupper solidarioa eta zozketa larunbatean, hilak 29, Ermuan

Zaporeak Gobernuz Kanpoko Erakundeak gaurko astelehenean ekingo dio Lesbosen (Grezian) errefuxiatuentzat ahalik eta elikagai gehien biltzeko helburua duen 2025eko erronka solidarioari. Elkartearen leloa "behar duenarentzako eguneko otordu duina" da. Aurten erakundeak Debabarrenan tona genero lortu nahi ditu errefuxiatuei janaria zerbitzatu ahal izateko. Eskualdeko zortzi udalerrik hartzen dugu parte: Ermua, Eibar, Elgoibar, Mallabia, Soraluze, Deba, Mendaro eta Mutriku.

Parte hartzen duen udalerri bakoitzari jaso beharreko produktu bat esleitu zaio. Ermuan, Soraluzen eta Deban arroz luzea bilduko dugu; Eibarren, dilista pardina; Elgoibarren, garbantzu pedrosillanoa; eta Mallabian eta Mendaron, hodi-makarroia eta Mutrikun arrain-kontserba. Gure herriaren kasuan, arroz paketeak Eroski eta BM supermerkatuetan, Jubilatuen Egoitzan, Arriaundi Okindegian, Beta elektrizitate dendan, ikastetxeetan eta institutuan entregatu ahal izango ditugu.

Laguntzeko moduak: tupper solidarioa erosi edo zozketa-txartelak erosi

Ahalik eta produktu gehien bildu ondoren, larunbatean, hilak 29, Tupper Solidarioa ospatuko da Ermuko Orbe Kardinalaren plazan, arratsaldeko ordu 2etatik aurrera. Ekitaldi honetan, 5 euroren truke, tupper bikoitza erosi ahal izango dugu Lumagorri oilaskodun arrozarekin eta bakailaodun dilistekin, baita fruta pieza bat ere. Zaporeak elkarteko sukaldari laguntzaileak arduratuko dira bazkaria prestatzeaz.

Beste aukera bat Sagarra, Casino A. Eibarrés, Salegi, Baratze, Belaustegi, Kontent, Bulebú, Piper, Landa eta Kiska establezimenduetan 10 afari bikoitz zozketatzeko 1 €-ko txartelak erostea da. Hamar (10) artelan, Eibarko Astisten Elkarteak emandakoak. Artisau eta margoen egileak dira Begoña P. Aizpun, Esteban Oroz, Leire Kareaga, Mauri Martín, Elisabeth Eguren, Ángel de la Torre, Esther Galarza, Maite Zanguitu, Marina Barrena eta Yolanda Capelo.

Erronkan bildutako produktu guztiak Greziako Lesbos uhartera bidaltzen dira, eta han babesten dira gerratik ihesi doazen pertsonak. Zaporeak sukaldaritzan aritzen da, eta egunero banatzen ditu elikagai horiekin prestatutako 3.000 anoa. Horrez gain, astean 7.000 litro esne eta 2.500 kilo fruta ematen ditu, dohaintzen diruarekin bertatik bertara erosten direnak.

Lotutako albisteak

Imagen
27.11.25
Energia Aurreztearen Ziurtagiriei buruzko jardunaldiaren programa prest

Abenduaren 3an Izarra Centre eraikinean, enpresa eta eragile nagusiak partaide izanik
Imagen
26.11.25
Gabonetako argiak ostiralean piztuko ditugu Ermuan

Hiri Hezitzaileen Egunean jolasak izango dira ikasleentzat, txokolate-jana eta Gabon Postal lehiaketako lan irabazlea ezagutaraziko
Imagen
26.11.25
‘Tanttaka'k bizitzaren zailtasunen inguruko endredozko komedia aurkeztuko Antzokian

‘Badakizu plastikozko loreak ez direla inoiz bizi izan, ezta?', antzelana, ostiralean 20:30ean