'Zaporeak' eskualdean jasotako babesa eta elkartasuna eskertu ditu

03.04.23
El grupo posa en las instalaciones de la empesa 'Urkotronik'
Immigrazioa eta nazioarteko lankidetza
Gizartea
Gobernuz Kanpoko Erakundeak (GKEak) 12 tona elikagai eta 8000 euro bildu ditu

Zaporeak’ Gobernuz Kanpoko Erakundeak eskerrak eman ditu Debabarrena eskualdean bildu eta Lesbosko (Grezia) errefuxiatu-esparruetara bidaliko diren elikagai eta dohaintza ekonomikoengatik. Erronkan parte hartu duten 8 herrietako boluntarioek eta agintariek Urkotronik enpresan bildu ziren ostegunean jasotako elikagaiak aurkeztu eta eskualdean jasotako babesa eta solidaritatea eskertzeko. Guztira 12 tona genero eta 8.000 euro bildu ziren dohaintza, zozketa eta martxoaren 25ean Ermuan zerbitzatutako tuper solidarioaren artean.

Parte hartu duen udalerri bakoitzak hainbat produktu bildu ditu. Ermuan, Soraluzen eta Deban arroz luzea jaso dute; Eibarren, dilista pardina; Elgoibarren, garbantzu pedrosillanoa; Mallabian eta Mendaron, hodi-makarroia; eta, azkenik, Mutrikun, arrain-kontserbak. Eskualdeko establezimenduetan 8 afari bikoitz eta artelanak zozketatu dira. Zenbaki saridunak eta bakoitzari dagokiona ondoren: 3968 zenbakia, Sagarran afaria eta M. Zanguituk egindako lana; 2817 zenbakia: Amatxin afaria eta A.Güenagak egindako lana; 2771 zenbakia: Mendiolan afaria eta C. Azpirik egindako lana; 3303 zenbakia: Kasinoanafaria eta S. Entrenak egindako lana; 0528 zenbakia: Belaustegin afaria eta E. Orozek egindako lana; 2275 zenbakia: Kontenten afaria eta E. Egurenek egindako lana; 0148 zenbakia: Baratzen afaria eta M. Martinek egindako lana; 3276 zenbakia: Salegin afaria eta J. Allendek egindakoa; eta azkenik 2826 zenbakiari: Esther Galarzaren produktu-sorta egokitu zaio.

Erronkan bildutako produktu guztiak Greziako Lesbos uhartera bidaltzen dira, eta han babesten dira gerratik ihesi doazen pertsonak. Zaporeak sukaldaritzan aritzen da, eta egunero banatzen ditu elikagai horiekin prestatutako 3.000 anoa. Horrez gain, astean 7.000 litro esne eta 2.500 kilo fruta ematen ditu, dohaintzen diruarekin bertatik bertara erosten direnak.

Lotutako albisteak

Imagen
25.02.26
Indarkeriarik gabeko eta errespetuan oinarritutako jaien aldeko udal manifestua

Ermuko Udalbatzak Osoko Bilkuran testua aho batez onartu zuen bart iluntzean
Imagen
23.02.26
Ermuak etxebizitzen birgaitzea, alokairua eta eraginkortasun energetikoa bultzatuko ditu eskualdeko bulego ibiltariaren bidez

Herritarrek aholkularitza izango asteartero 8:15etik 12:15era Abiapuntu bulegoan; aldez aurretik hitzordua eskatu behar da
Imagen
23.02.26
Ikas ezazu lurrinak eta kosmetika naturaleko produktuak egiten

Gazteria Arloak doako gazte tailerra antolatu du. Izena emateak martxoaren 4ra arte zabalik