Zer egingo zenuke Errekaldeko eremuan?

15.05.26
Erakundea
Herritarren Parte-hartzea, Gardentasuna eta Kalitatea
Gizartea
Hirigintza
Maiatzaren 31ra arte herritarren proposamenak jasotzeko inkesta zabaldu dugu

Iazko "Ermuak erabakitzen du" partaidetzazko aurrekontuen prozesuan Errekaldeko natur gunea berreskuratzeko proposamenak jaso zuen babesik handiena, 30 urtetik 64ra bitarteko biztanleen artean. Adin-talde horrek espazio eta birika berde hori hobetzea proposatu zuen, Betiondoko igerileku publikoa inauguratu ondoren erreka naturala udako bainu eremu gisa erabiltzeari utzi baitzion. Eremu edo gune horretarako jasotako iradokizunen artean, aisialdirako gunea berreskuratzea, jolaserako eta/edo kirolerako gunea prestatzea, hiri-baratzeak egokitzea, eta abar zeuden.

2026ko aurrekontuan 85.000 euro gordeta ditu, denon artean erabakitzen dugun proiektua egin eta gauzatzeko. Ermuarrok erabakiko dugu zer egin; proiektua gure erabakia izango da. Horregatik, gure iritzia emateko eta ideak proposatzeko aukera aprobetxa dezagun. Parte hartu! Rekalde hobetzea, gure sentitu eta gozatzeko zeregina guztiona baita.

Inkesta 30 eta 64 urte bitarteko biztanleentzako da; horregatik identifikatzeko eskatzen digu. Online da eta maiatzaren 31ra arte egongo da aktibo. Galdetegia irekia da, Errekaldeko espazioari eman behar zaion erabilerari, instalatu daitezkeen elementuei eta gure iradokizunei buruzko kontsulta egiten digu, egokien deritzoguna idatz dezagun. Behin epea amaituta, emaitzak eskainiko ditugu. Proposatu zure ideia, parte hartu!

Lotutako albisteak

Imagen
13.10.26
Kontsultatu Hautesle Errolda urriaren 12tik 19ra, azaroaren 29ko hauteskundeetarako zure datuak egiaztatzeko

Ermuko Udalak, azaroaren 29an egingo diren Espainiako Gorte Nagusietarako hauteskundeei begira, Hautesle Errolda kontsultatzeko aukera eskaintzen die herritarrei urriaren 12tik 19ra bitartean, biak barne
Imagen
07.10.26
Ermuak udal zerga, tasa eta prezioak %2,3 eguneratzea eta gizarte-bonifikazioak handitzea proposatu du 2027rako

Proposamenak familiei eta baliabide ekonomiko gutxien dituzten pertsonei zuzendutako laguntza-neurriak indartzen ditu; besteak beste, hobari berriak OHZan, Kulturan eta Kirolean, eta kultura-tarifak bere horretan mantentzea
Imagen
02.10.26
Udalak adineko pertsonen proposamenak jasoko ditu Balerioko etorkizuna zehazteko

Parte-hartze saioak urriaren 7an eta 13an egingo dira, 17:00etan, Jubilatuen Etxean