Euskara ikasten ari diren pertsonentzako beken aldaketari buruzko aurretiazko kontsulta publikoa

Euskara ikasteko dirulaguntzak emateko oinarri espezifikoak, gaur egun gure udalean indarrean daudenak, egokitu egin behar dira azken urteotan gizartean gertatu diren aldaketetara, egungo beharrizan berriei eta etorkizuneko ikuspegiari erantzuteko.

Hartan, hezkuntza sistemak eta helduen euskalduntzeak egindako ibilbidea lagungarria izan da euskaldun kopurua handitzeko. Euskara ulertu edota hitz egiteko baldintzak gero eta gehiago dira gaur egun, baina euskararen gaitasun erlatiboa ez da neurri berean hazi.

Euskaraz edozein testuingurutan eroso moldatzen diren hiztun ahaldunduak izatea da datorren hamarkadarako erronka, eta horretarako, ezinbestekoa izango da euskara irakatsi eta ikasteko aukerak zabaldu eta metodologia eta baliabide berriak proban jartzea.

Era berean kontuan hartu behar da hazkunde demografikoa gertatzen ari bada, atzerritik etorritako biztanleei esker gertatzen ari da, eta beraz, euskararen erronketako bat bada euskara hizkuntza gutxitua izanagatik ere, gizarte kohesiorako elementu bihurtzea; euskaratik urrun dauden emakume eta gizon horien beharrizanak aintzat hartuz, euskara ulertu edota hitz egiteko gaitasunean laguntzea.

Hala ere, herritarrek ez dute euskara ikasteko aukera bera euren baldintza ekonomiko, sozial edota pertsonalak tarteko, eta bada beste erronka bat euskara ikasteko aukera berriak sortu eta baldintzak erraztea. Ildo horretatik, baldintza sozial ezberdinetan dauden herritarren ikas aukerak aztertu eta proposamen berriak egitea dagokigu eta hori ere bada araudi honen proposamenaren helburua.

euskara ikasi

 

 

Oinarri arautzaileak aldatzeko beharrari buruzko txostena

Euskara ikasten ari diren pertsonentzako bekak arautzeko oinarrien proposamena

BETE EZAZU HEMEN GALDETEGIA

 

Helburuak

Oinarri hauen xedea honakoa da: helduentzako euskararen irakaskuntza burutzen duten euskaltegi homologatuetan euskara ikasten ari diren ermuarrentzako diru-laguntzen baldintzak arautzea.

Parte-hartzaileak
 
Proposatutako araudia hobetu eta aberastu nahi duen edozein ermuar.
 
Parte-hartzeko kanalak eta kontaktua
 

Interesdunek parte hartu ahal izango dute orri honetan eskuragarri dagoen galdetegia betez. Apirilaren 14ra arteko epea dute.

 

Oinarri arautzaile hauei buruzko edozein zalantza izanez gero, euskara teknikariarekin harremanetan jar zaitezke kanal hauen bidez:

 

Telefonoa: 943179147

Posta elektronikoa: euskara@udalermua.net

Emaitzak
Ez da ekarpenik jaso ezarritako formularioaren bidez

 

Formulario